[WEBINAR] Zilar ekonomia: Etorkizuna hobetu, gaurko aukerak garatuz

2020-09-17 Iruzkinik ez

DEBEGESAn produktu eta zerbitzu berrien garapena bultzatzen ari gara aukera-sektoreetan. Horregatik, webinar ireki bat antolatu dugu, “SILVER ECONOMY” programaren barruan, zahartzearen sektoreko negozioak garatzen laguntzen duen iniziatiba.

Webinar hau sektore estrategiko honetan ekintzaile izan nahi duten edo dibertsifikatu nahi duten pertsona ekintzaileei eta enpresei, nahiz sektore horretan parte hartzen duten eragileei zuzenduta dago.

Eman izena hemen 

EGITARAUA

15:00-15:10 Aurkezpena Debegesa. Silver economy Debabarrenean.

15:10-15:20 ULMA MEDICAL IMAGING
Euren esperientzia Debegesa Silver proiektuan.

15:20 -15:35 TECNALIA enpresaTendentziak eta aukerak zahartzaroaren sektorean.
Javier Gonzalez (Osasun departamentuko negozio garapenaren ardunadura).

15:35-15:50 OROI enpresa. Teknologia berriak zahartzearen sektoreko negozioak.
Jorge Maylin (CEO).

15:50-16:00 Galderak.
Saioaren itxiera Debegesaren eskutik.

Anima zaitez!