[TAILERRA] Debegesak Ekonomia zirkularreko eta ekintzailetzako tallerra antolatu du

2020-11-06 Iruzkinik ez

Ikastaro honek 26 irakastordu iraunen ditu, sei lanegunetan banaturik: azaroaren 16an hasi, astelehena, eta 23an amaituko da. Eskolak on line emango dira, 9:00etatik 13:00etara.

Ikastaroaren helburua da Debabarrenean espiritu ekintzailea indartzea eta ekintzailetzari buruzko ikuspegi orokorra eskaintzea, ekonomia zirkularraren kontzeptua zeharka landuz eta eskualdean dauden baliabideen berri emanez. 

Ekonomia zirkularraren esparruan interesa duen edonorentzat da tailer hau, eta bost modulu hauek landuko dira:

  1. Modulua: Ekintzaletza eta ekonomia zirkularra
  2. Modulua: Negozioak ekonomia zirkularrerantz bultzatuz
  3. Modulua: Eragina eta erantzukizun soziala
  4. Modulua: Jarduerak eta praktikak
  5. Modulua: Erabilerak

Izena emateko, formulario hau bete behar duzu.

 

Tailer hau Ermua, Eibar, Elgoibar, Deba eta Mutrikuko udalek sustatu dute eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak lagundu du diruz.