Soraluzeko Udalak landa gunetan eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarriak sustatzeko proiektuaren aurkezpen egin du

2008-09-19 Iruzkinik ez

        

Soraluzeko Udalak, proiektu honen bidez, landaguneko etxebizitzetan doako azterketak burutuko ditu, eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarriak sustatzeko asmoz. Landaguneko etxebizitzen artean nekazal jarduera dutenek lehentasuna izango dute.

 

Energia berriztagarriei dagokienean, eguzki, haize, ur eta biomasa energia aprobetxatzeko aukerak aztertuko dira. Eraginkortasun energetikoari dagokionean, berriz, argiztapen gaiak, gasoil gordailuen aldaketa… planteatuko dira. Azterketek, era berean, proposatutako aukera bakoitzerako bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zein den zehaztuko dute.

 

Proiektuan 10 etxebizitzek parte hartu ahal izango dute eta izen-emate epea urriaren 30ean amaitzen da.