Albisteak

Albisteak

Internet-eko aro berriari buruzko jardunaldia Debegesan

2011-11-11

Interneten eguneratzeko astirik ez duten baina etorkizunean duen garrantziaz jabetuta
dauden edozein arlotako profesionalei zuzenduta, jardunaldia datorren ostiralean eskainiko da goizeko 9:00etatik aurrera, ‘Ostiralak Debegesan’ ekimenaren baitan.

Gehiago irakurri
Albisteak

Gemma Agirregomezkortak jaso du aurtengo Gure Balioak saria

2011-11-11

Atzo Ermuko Lobiano Jauregian egin zen ekitaldian jaso zuen Gemma Agirregomezkortak errekonozimendua. Epaimahaiak azaldu zuenez, “erabakia hartzea erraza izan da, Gemmak ezin hobe ordezkatzen baititu eskualdean sustatu nahi ditugun lau gizarte-balioak: integritatea, errespetua, ekintzailetasuna eta lankidetza-elkarlana”.

Albisteak

Ekintzaileei zuzendutako doako ikastaroak eskainiko ditu Debegesak hilaren 16an eta 23an

2011-11-10

Eskualdeko ekintzaileei eta sortu berri diren enpresei laguntzeko asmoz, datorren azaroaren 16an fiskalitatea eta forma juridikoak ardatz dituen ikastaroa eskainiko du Debegesak; azaroaren 23an, berriz, ekonomia eta finantza-kontrolaren gainean arituko dira. Biak ere Debegesaren egoitzan egingo dituzte, arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara.

Gehiago irakurri
Albisteak

Debabarreneko VII. Turismo jardunaldiak antolatu ditu Debegesak

2011-11-08

Debabarreneko VII. Turismo Jardunaldiak datorren ostegunean, hilak 17, egingo dira Debako Aisia Kresala Hotelean. Jardunaldiak 09:30etan hasi eta 18:00etan amaituko dira herriko Santa Maria elizara egingo duten bisita gidatu bereziarekin.

Albisteak

Elgoibarren egingo diren ibaien birsorkuntzari buruzko jardunaldietan 50 inguru profesionalek hartuko dute parte

2011-11-07

Debegesak antolatuta, bi egunez ibaien berreskuratzea eta uraren kudeaketarekin harremana duten profesional eta adituak elkartuko dira Elgoibarren, “URAREN KULTURA BERRIA: TEORIATIK PRAKTIKARA” izenburupeko jardunaldietan.

Albisteak

Iganderako aurreikusita zegoen ibaia garbitzeko lan-saioa azaroaren 20ra atzeratu da euriagatik

2011-11-04

Euri denboralea dela eta alerta egoera iragarri dute datorren iganderako, azaroak 6. Honenbestez, Soraluze, Eibar, Ermua eta Mallabian ibaia garbitzeko antolatutako lan-saioa bertan behera uztea erabaki du Debegesak eta data berria jarri da: azaroak 20.

Albisteak

Enpresan langileen partaidetzari buruzko jardunaldia hartuko du Debegesak azaroaren 11an

2011-11-04

‘Gure Balioak’ ekimenaren baitan antolatu da jardunaldia, Debabarrenan gizarte-balioak sustatu asmo duen proiektua, eta langileen partaidetzaren eredu hurbil eta errealak ezagutaraztea du helburu. Jose Miguel Ayerza Adegiko idazkari nagusiarekin batera, eskualdeko 4 enpresatako ordezkariek euren partaidetza esperientziak emango dituzte ezagutzera.

Albisteak

Azaroaren 10ean emango da ezagutzera aurtengo Gure Balioak Sariaren irabazlea

2011-11-02

Datorren ostegunean, hilak 10, egingo da sariaren banaketa ekitaldia Ermuko Lobiano Jauregian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Gure Balioak sariak gizarte balioen arloan nabarmendu den eskualdeko pertsona edo entitatea aitortzea du helburu. Aurten bigarren edizioa du.

Albisteak

Ibaien birsorkuntzari buruzko jardunaldiak burutuko dira Elgoibarren azaroaren 10ean eta 11an

2011-10-24

“URAREN KULTURA BERRIA: TEORIATIK PRAKTIKARA” izenburupean, jardunaldiak ingurumen alorreko profesionalei zein ibai-ekosisteman interesa duten pertsona guztiei zuzenduta daude.

Albisteak

Datorren urriaren 28an birgaitze jasangarriaren gaineko jardunaldia eskainiko du Debegesak, eraikuntza sektoreko gremioei eta profesionalei zuzenduta

2011-10-21

“Birgaitze Lan Jasangarriak” izenburupean, datorren urriaren 28rako antolatu du jardunaldia Debegesak, Ihoberekin elkarlanean. Saioa etxebizitzen birgaitze lanetan diharduten gremioei eta profesionalei zuzenduta dago eta helburua etxebizitzen birgaitze lanetan ingurumenarekiko ardura sustatzea da.

Albisteak

Debegesak eta Ihobek eraikinen birgaitze lanetan ingurumenarekiko ardura sustatuko dute sinatu berri duten hitzarmen baten bidez

2011-10-20

Debegesa eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolakuntza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Ihobe sozietate publikoak lankidetza hitzarmena sinatu dute Debabarreneko eskualdean birgaitze jasangarria sustatu asmoz. Hitzarmenak herritar eta bizilagun-komunitateek zein eraikuntzaren alorrean diharduten profesionalek, etxebizitzak birgaitzerako orduan ardura sozial eta ingurumenekoak aintzakotzat hartzea du helburu. Euskadin lehendabiziko aldiz jarriko da martxan halako programa pilotu bat.

Gehiago irakurri
Albisteak

Euskal Kostaldeko Geoparkeko bisita gidatuen denboraldia azken txanpan sartu da

2011-10-19

Euskal Kostaldeko Geoparkeak martxotik abendura bitartean eskaini ohi ditu bisita gidatuak, beraz, aurten ingurune eder honetaz gozatu nahi dutenek hurrengo asteetan dute horretarako azken aukera.