Debabarreneko ekintzaileen lana aitortzea helburu, Ekintzailearen Eguna ospatu du Debegesak
Urtero legez, Debabarrena Ekinean! eta Bai Industriari! errekonozimenduak banatu dira, eskualdeko pertsona ekintzaileen lana, esfortzua eta balioak aitortuz.
Urtero legez, Debabarrena Ekinean! eta Bai Industriari! errekonozimenduak banatu dira, eskualdeko pertsona ekintzaileen lana, esfortzua eta balioak aitortuz.
Debegesak urtez urte Debabarreneko eskualdean koordinatzen duen Eskolako Agenda 21 programaren baitan, udalbatzar berezia egin da gaur Mendaroko Udaletxean. Ikastolako ikasleek, ikasturtean zehar mugikortasunaren gaia landu ostean, ateratako ondorioak eta egoera hobetzeko proposamenak eraman dituzte Udalera.
Gida berriak 150 enpresatik gora jasotzen ditu.
Euskadiko 2012 Ekoeraginkortasunaren Astearen baitan, Debegesa garapen agentziak IHOBErekin elkarlanean bi jardunaldi eskainiko ditu ekainean, Debabarreneko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da.
Europar Geoparkeen Astearen baitan, Mike Robinsonek turismoa eta kulturaren arteko harremanaz hitz egingo du, turismoak garapen jasangarriaren baitan duen rolaz eta kultura ezberdinen arteko elkarrizketari egiten dion ekarpenaz. Ondoren, Unai Basurko nabigatzaileak Pakea Bizkaia hezkuntza-proiektua aurkeztuko du. Basurkoren proiektuak bidaia eta nabigazioa ingurumenarekin, beste kulturen ezagutzarekin eta gazteenen heziketarekin lotzen ditu.
Debegesa garapen agentziak, CIN Advanced Systems enpresarekin elkarlanean, jardunaldia antolatu du datorren ostiralerako, maiatzak 25, ekoizpen sistemaren eraginkortasunaren gainean. Parte hartzea doakoa da.
Debabarreneko IV. BTT Martxa datorren uztailaren 1ean egingo da, igandean, eta izena emateko epea zabalik da dagoeneko, ekainaren 26ra arte.
Gure Balioak proiektuaren baitan, Debabarrenean gizarte balioak sustatzea helburu duen ekimena, Debegesa garapen agentziak Incress-IMHrekin elkarlanean eztabaidarako jardunaldia antolatu du datorren astearterako, maiatzak 22, erakundeetako gobernantza ereduen gainean.
Armeria Eskolak eta Uni Eibar-Ermua ikastetxeak, Debabarreneko Ekintzaileen Foroko kide diren aldetik, Ekintzailearen Eguna ospatuko dute euren zentroetan Debegesa garapen agentziaren laguntzarekin.
Debegesak antolatutako “AMESTU ZURE HERRIA” lehiaketako irabazleak baditugu!
Europar Geoparkeen Astea dela eta, Euskal Kostaldeko Geoparkeak bigarren urtez jarraian hamaika hitzaldi, tailer eta doako bisita gidatu antolatu ditu Deba, Mutriku eta Zumaian maiatzaren 28tik ekainaren 3ra bitartean, herritar orori zuzenduta.
Maiatzaren 21etik 25era autoenplegu tailerrak egingo dira Debabarreneko 7 herritan, enpresa proiektu bat abian jarri nahi duten ekintzaileei aholkularitza eta informazioa eskaintzeko helburuarekin. Parte hartzea doakoa da.