Euskal Kostaldeko Geoparkeak bideo promozionala estreinatu du
Ikus-entzunezkoak Euskal Kostaldeko Geoparkearen erakargarritasun natural, kultural, geologiko eta turistikoak nabarmentzen ditu
Ikus-entzunezkoak Euskal Kostaldeko Geoparkearen erakargarritasun natural, kultural, geologiko eta turistikoak nabarmentzen ditu
Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako Sailak bultzatu du egitasmoa, SPRIren Berrikuntza eta Teknologia arloaren bitartez, Debegesa Garapen Agentziarekin batera.
Aurrerantzean Debegesan ordutegi berria izango dugu. Astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 16:00era; eta ostiraletan 8:00etatik 15:00era. Gurekin harremanetan jartzeko bideak: Tel.// 943 82…
Aranzadi Zientzia Elkartea Elosua-Plasentziako estazio megalitikoan dabil lanean eta, lan horien baitan, orain arte Arribiribilleta izenez ezagutzen zen dolmena ikertu du, monolito edo…
Debegesa osatzen dugun guztiok Debabarrenarekin eta herritarrekin dugun konpromisoa partekatu nahi dugu zurekin. 2013an ere, ilusioa, esfortzua eta aurrea hartzea izango dira gure lanerako tresnak.
Oinarrik eta Debegesa Garapen Agentziak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur Debabarreneko enpresa txiki eta ertainei eta profesional autonomoei finantzazioa ahalbidetzeko.
“Arbasoen Deia” egitasmoaren baitan, abenduko zubirako bi hitzordu antolatu dira. Batetik, Burdinolen Ibilbidea egiteko aukera izango da abenduaren 6an. Abenduaren 8an, aldiz, historiaurrea ezagutu eta milaka urtetako bidaia egiteko aukera paregabea eskainiko da, Paleolitoko Ibilbidean barrena.
Debegesako Mentoring Programa lan-ibilbide zabaleko profesionalen eskutik ekintzaileei laguntza emateko ekimena da, proiektu berritzaile edota singularrak bultzatzeko helburuarekin.
Tokiko Jasangarritasunerako Jardunbide Egokienei Udalsarea 21 Sariak banatzeko ekitaldia atzo egin zen Donostiako Kursaal Jauregian, Euskadiko udalerrientzako Tokiko Agenda 21en IX. Jardunaldiaren baitan. Elgoibarko Udalak eta Debegesak sari bana eskuratu dute, Aldaketa Klimatikoa eta Biodibertsitatea kategorietan.
“Deba Ibaia Bizigura” programaren baitan, aste honetan Gipuzkoako Foru Aldundiko langileak aurrez identifikatutako eremuetan landare inbaditzaileak errotik kentzeko lanetan dabiltza buru-belarri. Hain zuzen, Eibar eta Elgoibarren aritu ostean, gaur Mendaron eta Deban jardungo dira.
Ikastaroa Debabarreneko eskualdean sortu berri diren enpresei eta jarduera berri bati ekin nahi dioten ekintzaileei zuzenduta dago. Izen-ematea guztiz doakoa da.
Armeria Eskolaren mendeurrena dela-eta, 2012an, Eibarko Udalak, IK4-TEKNIKERek eta Armeria Eskolak “Eibar industriala. Teknologia: Iragana, egungoa eta etorkizuna” antolatu dute; hain zuzen ere, Eibarren industriak izan zuen bilakaera herritarrei gerturatzeko jardunaldiak izango dira. Jardunaldi irekiak izango dira, Eibarko Armagintzaren Museoa eta IK4-TEKNIKERen instalazio berriak bisitatzeko eta zuzen-zuzenean ezagutzeko herriko industria-sektorearen oraina eta geroa.