Albisteak

Gehiago irakurri
Albisteak

Elgoibarko Udalak enpresa berrien sorrera sustatuko du “Elgoibar Ekinean!” laguntza-programaren bidez

2017-11-07

Laguntza-programa honen helburua da Elgoibarren enpresa berrien sorrera sustatzea eta babes ekonomikoa eskaintzea. Dagoeneko aurkeztu daitezke eskaerak Herritarren Arreta Bulegoan, azaroaren 30era arte.

Gehiago irakurri
Albisteak

Felix Etxeberriak ostegunean jasoko du Gure Balioak Saria, Mendaroko San Agustin Kulturgunean egingo den ekitaldian

2017-11-06

Ostegunean, hilak 9, 18:30ean izango da ekitaldia; herritar orori irekia. Maite Maiora mendi korrikalari mendaroarrak hitzaldia eskainiko du kirola eta balioak hizpide hartuta.

Gehiago irakurri
Albisteak

Ostiralean abiatuko da Tripontziak ekimen gastronomikoa Debabarrenean

2017-11-06

Azaroaren 10etik 26ra, Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren zazpi jatetxek menu landuak eskainiko dituzte prezio berezian: 25 euro. Garaian garaiko eta bertako produktuen kontsumoa sustatzea eta Debabarreneko establezimenduak ezagutzera ematea dira ekimen honen helburuak

Gehiago irakurri
Albisteak

“Berrikuntza soziala eta tokiko garapena Debabarrenean” jardunaldia, ostiralean DEBEGESAn

2017-10-30

Ostiralean, hilak 3, 9:00etan, ‘Debabarrena Berritzen’ egitasmoari amaiera emateko jardunaldia egingo da Debegesan.

Gehiago irakurri
Albisteak

Debabarreneko ordezkaritza batek Dordoinara egin du bidaia kultur ondarearen interpretaziori loturiko esperientziak elkar trukatzeko

2017-10-26

Debegesa Garapen Agentziak antolatuta, Debabarreneko ordezkaritza bat Dordoñan izan da aste honetan, historiaurreko ondarea eta, oro har, kultur ondarea balioan jartzeko estrategiak ezagutu eta elkar trukatzeko.

Gehiago irakurri
Albisteak

Felix Etxeberria Larrañagak jasoko du Gure Balioak Saria 2017, “euskararen alde egindako ibilbide luze eta emankorragatik”

2017-10-25

Bai enpresa arloan bai eta herrigintzan ere, erakutsitako “ekimena eta izaera ekintzailea” nabarmendu ditu epaimahaiak, “beti euskara eta euskal kultura ardatz izan dituena”. Datorren azaroaren 9an jasoko du errekonozimendua Mendaroko San Agustin Kulturgunean egingo den sari banaketa ekitaldian, 18:30ean.

Gehiago irakurri
Albisteak

“Berrikuntza soziala eta tokiko garapena Debabarrenean” jardunaldia azaroaren 3an, Debegesan

2017-10-23

Tokiko garapenean berrikuntza sozialak duen garrantziaz gogoeta egiteko eta esperientziak trukatzeko jardunaldia hartuko du Debegesa garapen agentziak azaroaren 3an.

Gehiago irakurri
Albisteak

Debegesak “ZenN” proiektu europarraren azken biltzarrean parte hartu du

2017-10-19

Atzo, urriaren 19an, egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian eraginkortasun energetikorako ZenN proiektu europarraren azken biltzarra. Jardunaldiaren baitan aurkeztu ziren proiektuaren emaitzak eta lorpenak,…

Gehiago irakurri
Albisteak

Mutrikun enplegua sortzeko eta ekintzailetza bultzatzeko laguntzak emateko programa (Mutrikulan)

2017-10-18

Mutrikuko Udalak 2017 urterako Mutrikun enplegua sortzeko eta ekintzailetasuna bultzatzeko laguntzen deialdia argitaratu du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (Mutrikulan).

Gehiago irakurri
Albisteak

“Anfitriones” programako 3 ikastaro eskainiko dira azaroan Debegesan, turismo arloko profesionalei zuzenduta

2017-10-17

Bisitariari ematen zaion zerbitzua eta arreta hobetzeko helburua du programak eta azaroaren 14an eta 15ean eskainiko da Debegesan. Izena emateko epea zabalik da azaroaren 8ra bitarte.

Gehiago irakurri
Albisteak

Enpleguaren eta prestakuntzaren bitartez gizarteratzen laguntzeko sarea osatzeko lanean ari da DEBEGESA

2017-10-11

Debabarreneko eta Debagoieneko eskualdeek elkarlanean abiarazi duten proiektuaren helburua da enplegu eta preskuntza arloko zerbitzu eta baliabide ezberdinen arteko sarea osatzea gizarte-bazterketa edota arrisku-egoeran dauden pertsonei gizarteratzen laguntzeko.

Gehiago irakurri
Albisteak

Gazteen laneratzea sustatzea helburu duen Hazilan programaren laugarren edizioan izena emateko epea urriaren 19a arte luzatu du DEBEGESAk

2017-10-09

20 eta 44 urte bitarteko gazte langabeei zuzenduta dago, goi mailako heziketa zikloa edo unibertsitate ikasketak bukatuta dituztenei. Parte hartzeko interesa dutenek izena eman behar dute urriaren 19a baino lehen, www.debegesa.eus webgunearen bidez.