Hazilan programa martxan da zortzigarrenez Debabarrenean, 7 partaiderekin

2020-10-30 Iruzkinik ez

Debegesa Garapen Agentziak Debabarrenean abian jarritako Hazilan programaren zortzigarren edizioan 7 lagunek parte hartzen dute, 4 emakume eta 3 gizonezko. 25 eta 44 urte bitarte dituzte eta sektore desberdinetatik datoz, hala nola, ingeniaritza, enpresen kudeaketa, robotika edota filosofia, besteak beste. Zortzigarren edizio hau azaroa bitarte luzatuko da.

Edizio berezi honetan klaseak online eta presentzialak izango dira eta protokolo guztiak mantenduko dira ikasle eta irakaslearen segurtasuna bermatzeko.

Hazilanen helburu nagusia laneratzen laguntzea da, partaide bakoitzaren araberako ibilbide pertsonalizatu bat osatuz. Batetik, konpetentzia pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza jasotzen dute, lan mundura sartzea erraztuko dieten erreminten bitartez eta, bestetik, proiektuen kudeaketa arloko ezagutza eta trebezia lantzen dute metodologia berritzaileen bitartez.

Hazilan langabezian dauden 20 eta 44 urte bitarteko pertsona kualifikatuei zuzenduta dago eta orain arte 85 bat pertsonek hartu dute parte orain arte egin dire edizioetan.  Hazilan proiektua Garapen elkarteak koodinatzen du (Garapen Agentzien Euskal Elkarteak). Euskadiko 2014-2020 Programa Operatiboaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean.