“Euskaraz, talentua gara!” egitasmoaren aurkezpena Debabarrenean

2020-12-11 Iruzkinik ez

Lanbide Heziketako ikasle gehiagok lantokiko prestakuntza eta DUALa euskaraz egitea du helburu ekimenak. Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta Lanbide Heziketako Sailburuordetza, Laneki elkartea eta EMUN aholkularitza elkarlanean ari gara egitasmoan.

Hori horrela, hainbat hitzaldi eman dizkiete Lanbide Heziketako ikasleei eta irakasleei, eta, orain enpresariei eta udal zinegotzi eta alkateei eskaini nahi dizkiete.

Urtarrilaren 18ko hitzaldian, Enpresen Gizarte Erantzukizunari (EGE) eta euskararen sustapenari buruz arituko dira, batik bat. Horrez gain, hizkuntzen kudeaketaren autodiagnostikorako tresnaren berri emango dizuegu, nondik nora abiatu jakin dezazuen.

Tolosaldea, Goierri, Debagoiena eta Debabarrena eskualdeentzako hitzaldi bana antolatu dute. Hemen honako egunean izango da: 

ABENDUAK 18, 15:30etan (DEBABARRENA).

ZOOM LOTURA: https://zoom.us/j/93650836938 

Hitzaldiak telematikoki eskainiko ditugu, Zoom aplikazioaren bidez eta euskaraz. Interesatuta egonez gero, mesedez eman izena galdetegia betez.

Hizlari arituko dira:

  • Miren Dobaran, Hizkuntza Politikarako Sailburuordea.
  • Nicolas Sagarzazu, Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Plangintza eta Antolaketa Zuzendaria.
  • Iker Estensoro, Gipuzkoako Ekonomia Sustapeneko Zuzendari Nagusia.
  • Ainitze Blanco, Laneki Elkarteko Presidentea.
  • Igone Bastarrika eta Aiora Filarmendi, Enpresen Gizarte Erantzukizuneko EMUNeko aholkulariak.

Egun eta ordu horretan parte hartzea ezinezkoa bazaizu, beste eskualdeetako hitzaldiren batean parte hartu dezakezu. Hauek dira aukerako beste egun eta orduak: