Eskolako Agenda 21 programaren baitan, Soraluzeko ikasleak Udalbatzarrean

2011-05-06 Iruzkinik ez

Soraluzeko
Udalbatzak ez ohiko bilera egin du gaur. Udalbatzar aretoan egin den bilkuran,
alkate eta zinegotziekin batera herriko Institutuko ikasleak izan dira
protagonista.

Soraluzeko
Institutuko ikasleek Eskolako Agenda 21 programaren baitan azken urteetan Udalbatzarretara eraman
dituzten proposamenak aztertu dituzte ikasturtean zehar eta, honela, Udalaren
aldetik erantzunik jaso gabeko eskaerak berriro aurkeztu dituzte gaurkoan.

Udalbatzarra
goizeko 11:00etan hasi da. Gazteek hainbat proposamen aurkeztu dituzte, 27 hain
zuzen. Proposamenak sailka banatu dituzte, hala nola, kontsumo iraunkorra,
gazteen aisialdia, herria, mugikortasun iraunkorra, Deba ibaia, ur kontsumoa,
energia eta hondakinak.

Eskualdeko garapen agentziak, Debegesak, urtez urte koordinatzen duen
Eskolako Agenda 21 programaren garrantzia azpimarratu ostean, alkateak eskerrak
eman dizkie gazteei egindako proposamenengatik.