Enpresei Industria 4.0 eta digitalizazio arloetan proiektuak bultzatzen laguntzeko programa abiatu du Debegesak  

Debabarrena PYME Digitala izena du programak eta asmoa da Industria 4.0 eta digitalizazio arloetan enpresak dituzten beharrak identifikatzea eta teknologia horiek ezartzeko prozesuan laguntzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 4.0 industria-eredutik abiatuta lurralde-garapenerako programaren esparruan 2023ko deialdia zabaldu du Debegesak. Helburua eskualdeko lau enpresei laguntzea da digitalizazioa eta 4.0 industriaren garapena azkartuz eta bultzatuz.

Zerbitzua doakoa da eta konkretuki honako hauek dira eskaintzen diren zerbitzuak:

  • Enpresaren egoeraren analisia eta digitalizazioaren arloan enpresaren egoera ezagutzea.
  • Estrategia horrekin lotutako proiektuak identifikatzen eta lehenesten laguntzea.
  • Identifikatutako proiektuak garatzen laguntzea eta eman beharreko urratsak zehaztea.
  • Proiektuak garatzeko hornitzaile teknologiko egokiak identifikatzen laguntzea.
  • Informazioa eta laguntza digitalizazioaren arloko laguntzen eta dirulaguntzen kudeaketan.
  • Laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzeko informazioa.

Laguntza pertsonalizatu hori lantaldearekin egingo da 4-5 saiotan eta enpresak jarraitu beharreko bide-orria zehaztuko dugu. Deialdia zabalik dago eta izena ematen duten lehenengo 4 enpresei eskainiko zaie aholkularitza.

Parte hartzeko edo informazio gehiago jasotzeko:

    Lege-oharra