ELIKAGAIEN SEGURTASUNA KORONABIRUS GARAIAN: Elikagaien industriaren sektoreari zuzendutako webinarra uztailaren 7an

2020-06-30 Iruzkinik ez

Datorren asteartean, uztailak 7, goizeko 10:00etatik 11: 00etara, Esther Plagaro Sierra eta Jon Badiola Totorikaguena LAIATEK-eko elikagaien segurtasun eta kalitateko aholkulariek, biak elikagaien zientzia eta teknologian lizentziatuak, eta dietetika eta giza elikaduran adituak, koronabirusaren transmisioa prebenitzeko zenbait gomendio emango dizkigute.

Webinarra elikagaien sektorean lan egiten duen edonorentzat da: elikagaien industria, saltoki txikiak, cateringa, taberna, jatetxea, etab.

Informazioa eta prestakuntza ezinbestekoak dira jardunbide egokiak ezartzeko eta pertsonak babesteko.