Eibarko Udalak herriko hainbat erakunderekin partekatuko du Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiri izendapena

2011-02-22 Iruzkinik ez

 

Iragan
urtarrilean jaso zuen Eibarko Udalak Madrilen Zientziaren eta Berrikuntzaren
Hiri izendapena. Orain Udalak izendapen prozesu horretan lagun izan dituen erakundeei
eskerrak eman nahi dizkie. Ekitaldia datorren otsailaren 23an burutuko da
Eibarko Armagintzaren Museoan.

Miguel de
los Toyos alkateak diploma bana emango die 13 instituzio hauei: Eusko
Jaurlaritza,  Gipuzkoako Foru Aldundia,
Alfa Taldea, Eibarko Erresidentzien Zentrua, CodeSyntax, Tekniker-IK4 fundazioa, Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), Bic
Gipuzkoa Berrilan, Armeria Eskola, Debabarreneko Adineko Pertsonen Kontseilua,
El Corte Inglés, Eibar Kirol Elkartea eta DEBEGESA garapen agentzia.