Debabarreneko Aste Berdea 2008 programa aurkeztu da

2008-06-05 Iruzkinik ez

Aste Berdea 2008 programaren aurkezpen prentsaurrekoan Aitziber Cortazar, Debegesako Garapen Iraunkorreko arduradunak, eta eskualdeko udal ezberdinetako ordezkariek parte hartu dute; hala nola, Aitor Loiola- Mallabiko Alkateak, Jesus Rementeria- Eibarko Ingurumen zinegotziak, Roke Akizu- Soraluzeko Ingurumen zinegotziak, Iñigo Agirre- Mutrikuko Ingurumen zinegotziak eta Idoia Alvarez- Debako Ingurumen teknikariak.

Programa honetan eskualde mailan zein herri mailan sustatutako ekimenak jasotzen dira eta 4 pausu proposatzen dira Debabarreneko CO2 emisioak murrizteko. Kontsultatu hemen triptikoa.