HARIA ETA BERBA

PROIEKTU KOMUNITARIOA DA


helburua da kulturen arteko elkarbizitza, autokonfiantza eta emakume migratuen, bertako biztanleen eta komunitate osoaren arteko bizikidetza sustatzea. 

Jarduerak

1.

Emakume migratu eta arrazializatuentzako espazio seguru bat sortzea izan da, auto-konfiantza, autoestimua eta norberaren kontakizuna lantzera bideratua, estereotipo eta aurreiritzi sozialen aurrean.

2.

Sentsibilizazio-prozesu bat egin da tokiko biztanle-taldeekin, aurreiritziak eta estereotipoak hausteko, enpatia sustatzeko eta udalerriko kulturen arteko bizikidetza-loturak indartzeko. Horretarako, Eibarko Koliseo Antzokian publiko orokorrari zuzendutako ekitaldi bat antolatu da.

3.

Bright Martinsek zuzendutako ikus-entzunezko erreportaje bat izan da, Eibarko kulturartekotasuna jaso eta ikusaraztea helburu duena, auzokide berriek bizitza komunitarioari ematen dioten aberastasuna azpimarratuz: auzoen berraktibazioa, tokiko saltokien erreleboa eta aniztasuna kohesio eta bizitasun komunitarioaren eragile gisa.

Sustatzaileak