BPTD: Debabarreneko ehun industriala balioan ipintzen duen estrategia

Gure sustraietan, “ondo egitea” dago; egiten ditugun produktu guztien bidez munduan zehar ibiltzen dena, gure mugez beste aldera joaten dena, eta gure industria-kulturaren bereizgarri dena.

Honako hauek dira gure ekosistema industriala osatzen duten agente nagusiak: 2 zentro teknologiko, lanbide-hezkuntzako 6 zentro, transferentzia teknologikorako zentro 1, hainbat sektoretan punta-puntakoak diren enpresa ugari eta industria laguntzailearen sare oso bat.

Gure produkzio-baliabideak merkatuaren negozio-aukera berrietara bideratzen ditugu, edozein fabrikazio-proiekturi aurre egiteko aukera emango digun industria-ekosistema bat sortuz.

Basque Precision Technology District

Basque Precision Technology District eskualdea fabrikazio aurreratuaren arloan nabarmentzen da, gure enpresek 4.0 industriako teknologia berritzaileak erabiltzen baitituzte, bai fabrikazio-prozesuetan, bai produktuetan beraietan.

Zehazki, hainbat produkzio-esparrutan doikuntza-teknologiak gure industria-jardueraren gakoa izan dira eta badira, gure industriako balio sortzaile nagusiak izateaz gain. Erreferentziazko ikerketa-zentroen laguntzarekin, teknologia horiek eraldatu eta merkatuaren eskarietara egokitu dira. Horri esker, armagintza-sektorea abangoardiako beste sektore batzuetara igaro ahal izan da, esaterako: makina-erreminta, automobilgintza, aeronautika, sektore aeroespaziala, robotika edo ekipo-ondasunen sektorea.

2019an sortu zen BPTD Debegesak, Debabarreneko udalekin, industria-enpresekin eta funtsezko eragileekin batera iniziatiba bultzatu zuelako. Orain, Enpresa Elkarteko Idazkaritza Teknikoa koordinatzeaz arduratzen gara.