Birgaitze Jasangarria
Debabarreneko Birgaitze Jasangarrirako Fitxak
Herritar eta bizilagun-komunitateek zein eraikuntzaren alorrean diharduten profesionalek, etxebizitzak birgaitzerako orduan ardura sozial eta ingurumenekoak aintzakotzat hartzea helburu, DEBEGESAk Ihoberekin batera fitxa praktikoak argitaratu ditu birgaitze lanak jasangarriak izan daitezen kontuan hartu beharreko neurriak zeintzuk diren ezagutzera eman asmoz.
8 fitxa ezberdin egin dira, obraren arabera:
- Fatxada berritzeko obrak
- Estalkia berritzeko obrak
- Kanpoko arotzeria berritzeko obrak
- Igogailuaren instalazio obrak
- Instalazio elektrikorako obrak
- Berokuntza sistemaren instalazio obrak
- Sukaldea edota bainugela berritzeko obrak
- Etxebizitza berritzeko obrak
Fitxa hauek egiterako orduan kontuan hartu dira EAEko Eraikuntza eta Birgaikuntza Jasangarrirako Gidak. Gida hauek, orain gutxi birgaikuntzari buruzko edukiekin eguneratuak, www.ihobe.net webgunean daude herritarren eskura.
Birgaitze Zerbitzuaren bitartez, Debegesako Hirigintza eta Birgaitze departamentuak etxebizitza berritu nahi duten herritarrei eta bizilagun-komunitateei aholkularitza pertsonalizatua eskainiko die, birgaitze lan horiek jasangarriagoak izan daitezen bultzatuz. Arreta zerbitzu hori jasotzeko aurretiaz hitzordua eskatu beharko da, 943 82 01 10 telefonora deituz.