Esperientzia Eskola eskualdeko herrietara hurbilduko da

2008-10-27 Iruzkinik ez

Bihartik aurrera, Eskolako arduradun eta ikasle ohiak eskualdeko herri desberdinetan izango dira ekimena herritarrei hurbiltzeko asmoz. Lehen eskutik, euren esperientzia zabalduz, Esperientzia Eskolaren inguruko informazioa eskaintzea dute helburu.

Bisiten egutegia (10.00-11.30):

  • ELGOIBAR, San Frantzizkoko iturria. Urriak 28.
  • DEBA, Udaletxe azpian. Urriak 28.
  • EIBAR, merkatu inguruan. Urriak 29
  • SORALUZE, Udaletxe inguruan. Urriak 30.
  • MUTRIKU, Txurruka Plazan. Urriak 31.

Azaroak 7an Debabarreneko Esperientzia Eskolak bere ateak zabalduko ditu berriz ere. Ikasturte berri honetan eskolak Helduen Hezkuntza Zentroan izango dira, Armeria Eskolaren parean.

Esperientzia Eskolan matrikulatzeko epea zabalik dago, azaroak 6 arte.