Eibar: ekialdea berritzen

DEBEGESA garapen agentziatik sortutako programetako bat da “Eibar: ekialdea berritzen”. Egitasmo hau gizarteratzeko eta laneratzako prestakuntza-, enplegu- eta orientazio-proiektua da, inbertsio estrategikoen planaren barruko hiri-berroneratze integraleko proiektuei lotua. Helburua egoera zaurgarrian dauden gazteak lan-munduan sartzen laguntzea da prestakuntza, orientazio eta kontratazio prozesu baten bidez. Kontratazio-fasea 2024ko urriaren 31n amaitu zen.

Lortutakoak:

  • Onda Mendi” espazio publikoa birgaitzeak aukera eman du prestakuntza-erabilera izateko, zehazki, IHP programarako (Hezkuntza Sailaren Eskolatze Osagarriko Programa). Hain zuzen ere, estalki osoa zaharberritu dute asfaltozko oihalarekin, eta fatxada isolatu dute Sate sistemarekin.
  • Parte hartu zuten 10 pertsonetatik 4k lan eskaintza jaso zuten amaitu aurretik
  • Gazteek ibilbidean beren lan-gaitasunak hobetu dituzte: igeltserotzan, pladurra jartzean, iturgintzan, pinturan eta zurgintzan trebatu dira.
Ekialdea Berritzen

Hauek dira programan parte hartu nahi duten hautagaiek bete beharreko baldintzak:

30 urte edo gutxiago izatea.

DBE eta BGD onuradunek eta iraupen luzeko langabetuek lehentasuna izango dute.

Langabezia egoeran egotea eta Lanbiden alta emanda.

Eibartarrek edo ingurukoek lehentasuna izango dute. 

Prgrama hiru fasetan banatzen da:

1. fasea: formakuntza

2. fasea: formakuntza eta lanaldia

3. fasea: orientazioa

Gizarteratzeko eta laneratzeko prestakuntza-, enplegu-, orientazio- eta laguntza-proiektua da “Eibar: ekialdea berritzen”, Euskadiko 2022-2024ko inbertsio estrategikoen planaren esparruan hiri-berroneratze integralerako proiektuari lotua eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak finantzatua. Eibarko Udalak ere finantzaketaren zati baten lagundu du.