“Debabarrena berritzen” programa prestakuntza, enplegu, orientazio eta laguntzako ibilbideek osatzen dute. Xedea, aurretiko prestakuntzaren bidez, gizarteratzeko eta laneratzeko enplegu-aukerak ematea da.
Lortutako emaitzak:
- Ibilbidea hasi zuten 12 pertsonetatik, 11 pertsonak lortu dute amaitzea, baja bakarra egon da eta laneratzeagatik izan da. Amaitu duten 11 lagunetatik 4k lan eskaintza lortzen dute kontratazio fasea amaitu aurretik.
- Gazteek ibilbidea behar bezala aprobetxatu ahal izan dute, beren lan-gaitasuna hobetuz: igeltserotzan, pladurra jartzean, iturgintzan, pinturan eta zurgintzan trebatu dira.
- Espazio publikoa birgaitzeari esker, espazioa “OLALDEA ZENTROA” prestakuntza-zentro bihurtu da, eta Lanbidek homologatutako 3 gela ditu. Gaur egun, zenbait espezialitatetako profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko trebakuntza-saioak egiten ari dira.







30 urte edo gutxiago izatea.

DBE eta BGD onuradunek eta iraupen luzeko langabetuek lehentasuna izango dute.

Langabezia egoeran egotea eta Lanbiden alta emanda.

Soraluze eta Elgoibarkoek lehentasuna izango dute.
Programa lau fasetan banatzen da:
Parte-hartzaile bakoitzak programa guztia hezitzaile batez lagunduta egingo du.*
Gizarteratzeko eta laneratzeko prestakuntza-, enplegu-, orientazio- eta laguntza-proiektua da “Debabarrena berritzen”, Euskadiko 2022-2024ko inbertsio estrategikoen planaren esparruan hiri-berroneratze integralerako proiektuari lotua eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak finantzatua.
*Gipuzkoako Foru Aldundiak – Elar-Ekin Lanean-ek finantziatua.









