Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Ekintzaileak Debabarrena Ekinean Azoka

Debabarrena Ekinean Azoka

Ekainak 5 - 6 | Eibarko Unzaga plazan


Debabarrenean ekiteko eta zure negozio-ideia garatzeko eskura dituzun baliabideak ezagutu nahi dituzu? 

 

Kartela buru

 

EGITARAUA

EKAINAK 5, OSTIRALA (10:00 - 20:00)

 Roberto Etxeberria

  • 10:00 - 14:00 Taldekako bisita gidatuak (30 minuturo) enpresa bat sortzerako orduan, Debabarrenean eskura dituzun baliabideak ezagutzeko.
  • 18:00 - 19:30 “Etorkizuneko tresna eraikitzeko bidean” tailerra haurrentzat Untzaga plazan (2 urtetik gora). 

 

EKAINAK 6, LARUNBATA (10:00 - 21:00)

  • 11:00 - 12:00 Debabarreneko ekintzaileen arteko eztabaida: “Nola mantendu ilusioa nire enpresa sendotzeko”.
  • 17:00 - 21:00 Ekintzaileen arteko networking saioa.

 

Deskargatu programa pdf formatoan.

 

Parte-hartzaileak:

Guztira 7 stand izango dira:

1. Debabarreneko Udalak.- ekintzaileei zuzendutako laguntza-programak eta Udalek abian dituzten ekintzailetza sustatzeko ekimenen berri emango da.

2. Debegesa Garapen Agentzia.- enpresa sortzeko laguntza; ekintzaileei arreta pertsonalizatua, euren proiektu edota enpresa-idearen garapenerako fase guztietan informatu, bideratu eta aholkatu.

3. Izarra Fundazioa.- enpresa berrientzat laguntza zerbitzua eta enpresa haztegia Ermuan.

4. Merkataritza bulego teknikoak.- merkataritza sektorean enpresak sortzeko aholkularitza.

5. Ekingune.- ekintzaileen arteko lankidetza eta sustapenerako Elkartea

6. Biharrian.- eraikin industrial biziberrituetan disziplina ezberdinen arteko elkarlana bultatzeko Elkartea.

7. BBVA.- enpresen sorrera edo proiektuen garapenerako finantziazioa bideratzeko informazioa.

 

Azokak elkartzeko eta hizketarako gune bat ere izango du, ekintzaileak elkar ezagutu eta esperientziak partekatzeko.  Halaber, txartelak uzteko panel bat ere jarriko da.

Ostiralean, goizeko 10:00etatik 14:00etara, bisita programatuak egingo dira interesa duten herritarrei zuzenduta azoka antolatzaile batek lagunduta egiteko eta eskualdeko baliabide guztiak ezagutu ditzaten. Bisitaren iraupena 30 minutukoa izango da. Aurrez izena ematea gomendatzen da: 943 82 01 10 edo ekintzaile@debegesa.com.   


INFO +:

T: 943 82 01 10

E: ekintzaile@debegesa.com

Kartela logoak