Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Ekintzaileak Berrekin

Berrekin

Berrekin ekimenaren bitartez, Debegesak harremanetan jartzen ditu euren jarduera transmititzeko interesa duten enpresa txiki-ertainak eta enpresa-jarduera bati ekin nahi dioten ekintzaileak, eskualdean enpresen transmisioa erraztea helburu. Era honetara, eskualdeko enpresen jarraipena ziurtatuko dugu eta, bide batez, euren enpresa propioa sortu nahi duten ekintzaileei ere lagundu egingo diegu.

Berrekin www.berrekin.com

 

Aholkularitza  juridikoa dohainik

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker, Berrekin ekimenaren bitartez negozio baten salerosketan interesa dutenek, aholkularitza juridikoa jaso ahal izango dute dohainik, besteak beste, honako zereginetarako: negozioaren balorazio objektiboa, bideragarritasun analisia, lan-, merkataritza- eta aholkularitza fiskala, etb. Helburua da enpresen transmisioa modu ordenatu eta planifikatuan egitea, proiektuaren jarraipena eta garapena ziurtatze aldera.


Eskatu informazioa!

 / 943 82 01 10 

Sar zaitez berrekin.com atarian negozioen transmisioarekin lotura duten eskaintza guztiak ikusteko.

 

Debabarrena Bultzatuz Logoak