Auzo Bulegoak Debabarrenean

Auzo bakoitzeko bulegoak (Opengela) eraikinen birgaitze integraleko prozesuarekin zerikusia duten kudeaketak zentralizatzen ditu: administrazio-izapideak, obretako profesionalekiko harremanak edo finantza-laguntzak bideratzea.

Debabarrenean, gaur egun, bi auzo bulego daude:

Olasogain Bulegoa

Elgoibarko Sigma auzoko bigarren faseko hiri-birgaitze eta -birsorkuntzaren sustapena, garapena eta kudeaketa, Opengela ereduaren pean, auzo-bulegotik auzo-komunitateekin harremanetan:

  • Auzo-komunitateei eta partikularrei laguntza juridiko-teknikoa ematea 10+2 eraikinen (81+16 etxebizitza) birgaitze-prozesuan.
  • Dauden laguntza ekonomikoei buruzko informazioa, kostuen eta laguntzen balantzea, dauden aukerak kontuan hartuta.
  • Komunitate bakoitzaren gizarte-ahultasuna aztertzea, partikularrentzako laguntzak baloratzeko.
  • Aurrezte-prozesuak bultzatzea (ez-ordaintzeak baloratzea).
  • 2026an Opengela ereduko auzo kalteberen hiri-berroneratzerako laguntza integralen eskaera prestatzea.
  • Udalarekin lankidetzan aritzea espazio publikoa berrurbanizatzeko prozesua garatzeko.
  • Gainera, gizarte-bonu elektriko eta termikoari buruzko informazioa ematea planteatzen da, baita faktura eta tarifen optimizazioari buruzkoa ere (elektrizitatea, gasa…), eta hornidura-fakturak errazago ulertzea, energia-gastua murrizteko helburuarekin.

Ordutegia: ostegunetan 12:30-16:00 – Eulogio Estarta s/n

Kontaktua: 675 873 853 (Leire) / etxebizitza@debegesa.eus

Gabolats Bulegoa

Soraluzeko Ezozibidea-Gabolats hiri-birgaitzea eta -birsortzea bultzatu, garatu eta kudeatzea, auzo-komunitateekin harremanetan, Kalebarrengo bulegotik:

  • Komunitateei laguntza juridikoa eta teknikoa ematea beren eraikinen birgaitze-prozesuan.
  • Dauden laguntza ekonomikoei buruzko informazioa, kostuen eta laguntzen balantzea, dauden aukerak kontuan hartuta.
  • Komunitate bakoitzaren gizarte-ahultasuna aztertzea, partikularrentzako laguntzak baloratzeko.
  • Aurrezte-prozesuak bultzatzea (ez-ordaintzeak baloratzea).
  • 2026an Opengela ereduko auzo kalteberen hiri-berroneratzerako laguntza integralen eskaera prestatzea.
  • Hiri-eremuko irisgarritasuna hobetzen laguntzea Udalari.
  • Gainera, gizarte-bonu elektriko eta termikoari buruzko informazioa ematea planteatzen da, baita faktura eta tarifen optimizazioari buruzkoa ere (elektrizitatea, gasa…), eta hornidura-fakturak errazago ulertzea, energia-gastua murrizteko helburuarekin.

Ordutegia: asteazkena 8:15-16:00 – Kalebarren 8

Kontaktua: 943 24 07 75 – 675 873 853 (Leire) / etxebizitza@debegesa.eus

Santa Ana Bulegoa

Ermuko Santa Ana auzoaren birgaitzea bultzatu, garatu eta kudeatzea, Opengela ereduarekin, auzotar komunitateekin harremanetan:

  • Auzo-komunitateei laguntza juridiko-teknikoa ematea eraikinak zaharberritzeko prozesuan.
  • Dauden laguntza ekonomikoei buruzko informazioa, kostuen eta laguntzen balantzea, dauden aukerak kontuan hartuta.
  • Komunitate bakoitzaren gizarte-ahultasunaren azterketa, partikularrentzako laguntzak baloratzeko.
  • Aurrezte-prozesuak bultzatzea (ez-ordaintzeak baloratzea).
  • 2026an zehar Opengela ereduko auzo kalteberen hiri berroneratzerako laguntza integralen eskaera prestatzea.
  • Gainera, gizarte-bonu elektrikoari eta termikoari buruzko informazioa ematea planteatzen da, fakturak eta tarifak optimizatzeari buruzkoa (elektrizitatea, gasa…), eta hornidura fakturak errazago ulertzea, energia-gastua murrizteko

Ordutegia: asteartetan 12:30-16:00

Kontaktua: 675 873 853 (Leire) / etxebizitza@debegesa.eus