Lan-merkatura sartzeko aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du Debegesak
Debabarreneko Udalek eta Debegesak Lorpen programa jarri dute martxan, lan-merkatuan sartzea helburu duen banakako orientazio-ibilbidea. Lorpen ibilbidea laneratzeko bide pertsonalizatua da, enplegua lortzeko beharrezko trebetasunak garatuta dituzten pertsonentzat, edo Euskaditik kanpo bizi baina bertara itzultzeko asmoa dutenentzat zuzendua.
Programaren helburua da Debabarrena eskualdeko langabeen enplegagarritasuna hobetzea, kualifikazio ertain eta/edo altua izan arren lan-merkatuan lehen aldiz sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen laguntzaz.
Parte hartzeko hiru baldintza nagusi bete behar dira: langabezian egotea, erdi-mailako, goi-mailako edo unibertsitateko titulua edukitzea, eta Debabarreneko udalerriren batean erroldatuta egotea.
Programaren kudeaketa Debegesaren esku dago, eta izen-ematea webgunean egin daiteke.