Debabarreneko industria 130 ikasle baino gehiagori hurbildu dio Debegesak

2026-04-01

Debegesak, Debabarrenean STEAM bokazioak sustatzen jarraitzen du, belaunaldi berriak eskualdeko industria-sarearekin konektatuz. Azken ekimen honetan, hiru ikastetxetako 136 ikasle baino gehiagok bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute inguruko enpresa-errealitatea.

Ikasleek SORALUCE eta MTE Milling Machines enpresen instalazioak bisitatu dituzte, eta bertan industria-sektorearen funtzionamendua, prozesuak eta eskaintzen dituen aukera profesionalak gertutik ezagutu ahal izan dituzte.

Bisita hauei esker, ezagutza teknikoa eta profesionala ikasgeletara hurbiltzen da, hezkuntza-esparruaren eta enpresa-munduaren arteko lotura indartuz. Era berean, Debabarrenako industria-ekosistemaren balioa agerian uzten da, eta ikasleen etorkizun profesionalarekiko interesa pizten laguntzen du, bertako aukerak ezagutaraziz.