Debabarrena Ekinean ekimenak eskualdeko 60 ekintzaile bildu ditu Eibarren

2026-05-18

Ostiralean, maiatzaren 15ean, Eibarko Portalean, Debabarrena Ekinean ekimenaren ekitaldia egin zen. Eskualdeko ekintzaileei zuzendutako topaketa honen helburu nagusia da ekintzailetzako eragileen artean harremanak sortzea, esperientziak partekatzea eta Debabarrenean sortzen ari diren proiektu berritzaileak ikusaraztea.

Jardunaldia, Debegesak antolatu du, Eibarko Udalaren laguntzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa izan du. 12:00etatik 15:00etara bitartean egin da eta parte-hartze instituzionalak, proiektuen aurkezpenak eta hausnarketarako uneak uztartu ditu.

Ekitaldia Vanesa Hortasen, Garapen ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotziak, eta Amagoia Paskualen, Debegesako Zuzendari Nagusiaren, ongietorri instituzionalarekin hasi zen, eta jarraian Debabarreneko ekintzailetza estrategiaren aurkezpena egin zuen Cristina Zumetak, Debegesako Berrikuntza, Ekintzailetza eta Enpresa departamentuko arduradunak. “Jardunaldi hau, Debabarreneko ekintzailetza-ekosistema osatzen dugun pertsona guztien topagune bat izatea nahi dugu, eta eskualdeko espiritu ekintzailea indartzen jarraitu”, nabarmendu du.

Jardunaldiaren une nagusietako bat MAKE IN! programako pitching saioa izan zen, non hainbat ekintzailek euren proiektuak aurkeztuko dituzten. Besteak beste, Neety, Soladit, Neexis, SAI–3D, MGZ eta Urdin ekimenek hartu dute parte, Debabarreneko ekintzailetzaren aniztasuna eta berrikuntza gaitasuna erakutsiz.

Mentoringa, hau da, ekintzaileen eta zuzendaritzako profesionalen arteko laguntza, oso errotuta dago Debabarrenean. Horregatik mentoring prozesuaren erronkei buruzko mahai-ingurua egin zen, proiektu ekintzaileei laguntzeko prozesuan sortzen diren zailtasunak eta ikaskuntzak aztertzeko. Mahai-ingurua Javier Lezamak, P4Q-ko co-founder eta aholkulari profesionalak, zuzendu zuen eta BPTDko bazkide diren 3 enpresak parte hartu zuten: HRE, Industrias Mail eta Berrikide.

Jardunaldiak scouting erronken saioarekin jarraitu du: IndustriasMail eta HRE Automation-ek beraien erronkak luzatu zituzten. Honen helburua da erronkak horiei erantzuteko gai diren startup-ak bilatzea, konkretuki, garapen komertzialeko tresna bat gratuko duen enpresa eta plataforma semantiko adimendua garatu duena. Amaitzeko Debabarreneko Ekintzailetza Estrategiaren berrikuspena eta rebranding-aren inguruko dinamika bat egin zen.

Topaketa networking gune batekin amaitu zuten, lunch batez lagunduta. Bertan, parte-hartzaileek ideiak trukatzeko, sinergiak sortzeko eta Debabarreneko komunitate ekintzailea sendotzen jarraitzeko aukera izan zuten.

Debabarrena Ekinean ekimena, horrela, eskualdean ekintzailetza sustatzeko topagune garrantzitsu gisa finkatzen da, lankidetza eta aukera berrien sorrera bultzatuz.