Eskualdeko Udalek eta Debegesak zure etxeko energia diagnostikoa egiteko neurtze aparatuak eskaintzen ditu

2025-10-31

Debabarreneko Udalek, Debegesarekin elkarlanean, etxeko kontsumoa zure kabuz diagnostikatzeko maletatxoak ipini ditu herritarren eskura.  

Gipuzkoako Foru Aldundiak, “Energia Argituz” kanpainaren bidez, etxebizitzetan energia eraginkortasunarekin lotutako neurketa sinpleak egiteko maletatxoak eskaintzen ditu. Ekimen hori oinarri hartuta, Udalak eta Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak, zerbitzu berri bat jarri du herritarren eskura: norberaren etxebizitzako energia diagnostiko sinplifikatuak egiteko maletatxoak. Herri bakoitzean ondorengo tokietan topatu dezakezu:

  • Deba: herritarren arreta bulegoan
  • Elgoibarren: herritarren arreta bulegoan
  • Ermuan: herritarren arreta bulegoan
  • Soraluzen: udaletxeko harreran
  • Mendaron: udaletxeko harreran
  • Mutriku: biblioteca municipal

Maletatxoak etxean neurketak egiteko erramintak ditu. Erraminten erabilerak ez du inolako ezagutza teknikorik eskatzen; beraz, interesdun pertsona orok erabili ahal izango ditu, pausoz pauso, erraminta bakoitzaren jarraibideak azaltzen dira eta.

Maletinak zure etxean neurketak egiteko erramintak ditu: Aire-ihesen detektagailua, termometroa eta higrometroa, erradiadoreen purgagailua, entxuferako elektrizitatea kontsumoaren neurgailua., hozkailurako termometroa eta uraren emaria neurtzeko kronometroa. Erraminten erabilerak ez du inolako ezagutza teknikorik eskatzen; beraz, interesdun pertsona orok erabili ahal izango ditu. Gainera, galdetegian, pausoz pauso, erraminta bakoitzaren jarraibideak azaltzen dira.

Gainera, maletatxoarekin batera galdetegi bat dator. Galdetegiak etxebizitzako ezaugarrien inguruko galderak ditu: argiteria, berogailua  eta ur bero sanitarioa, inguratzailea, instalatutako ekipoa, kontratua eta energia berriztagarriak. Emaitzak bai edo ez markatzeko laukitxoak ditu. Erantzunen arabera, fakturan aurrezteko  neurri erraz batzuk gomendatzen ditu

Nola eskura dezaket maletatxoa?

Maletina herritarren arreta bulegoan mailegu bidez eskura dezakezu.14 eguneko eperako zeureganatu dezakezu, baldintza hauek oinarri izanda:

  • Maletinaren eta erraminten erabilera arduratsua.
  • Identifikazio dokumentuaren fotokopia.
  • Baldintza onartzen dituzun dokumentua sinatzea.

Edozein zalantza argitzeko, jarri zaitez harremanetan 943 82 01 10 telefonora deituz, edota agenda2030@debegesa.eus helbide elektronikora idatziz.