Birgaitze energetikoaren sektoreko profesionalak bildu ditu Debegesak, Energia Aurrezkiaren Ziurtagiriei (EAZ) buruzko informazioa emateko
Debegesak birgaitze energetikoaren alorreko arkitektoak, arkitekto teknikoak eta profesionalak bildu ditu Energia Aurrezkiaren Ziurtagirien (EAZ) sistemaren monetizazioari buruzko informazio-saio batean.
Saioak teknikariei, proiektugileei eta obra-zuzendaritzako langileei CAE sistema hobeto ezagutzea eta aplikatzen laguntzea izan du helburu eta Txekaldeko ingeniaria den Andrea Estornesen laguntza izan du jardunaldiak.
Saioan, funtsezko gai batzuk landu dira, hala nola energia-aurrezkiaren potentzialaren kalkulua eta zenbatespena eta birgaitze-lanen monetizazioa. Horrez gain, komunitate-bloke baten birgaitze energetikoari buruzko adibide praktikoak aurkeztu dira.
Gainera, Debegesak atal berezi bat garatu du bere web orrian, Energia Aurrezkiaren Ziurtagiriei (EAZ) buruzko informazio zehatzarekin. Gune honek erreferentzia eta laguntza izan nahi du sistema hau ezarri nahi duten profesional eta erakundeentzat.