Energia Aurrezkiaren Ziurtagiria (EAZ) dokumentu elektroniko bat da, eta energia-eraginkortasuneko jarduera batek azken energia-aurrezpen erreala eragin duela egiaztatzen du.
Energia-aurrezkiaren ziurtagiri bat 1 kWh aurreztutakoaren baliokidea da
Tresna horrek energia-aurrezkiak monetizatzeko aukera ematen du, energia-eraginkortasunean egindako inbertsioen kostuaren zati bat berreskuratuz eta, lortutako aurrezkiak salduz gero, kontraprestazio bat jasoz.
Beren ezaugarri teknikoengatik erraz erreplika daitezkeenak dira. Adibidez: arotz-lanak, inguratzaile termikoaren birgaitze energetikoa edota biomasa-galdaren bidezko errekuntza-sistemen mantentze-lanak.
Katalogoan egon ez arren, egiazta daitekeen aurrezkia sortzen duten proiektu espezifikoak. Enpresa edo instalazio konplexuagoetan gertatzen dira.
Jarduerak katalogo ofizial batean daude jasota, fitxa teknikoekin, eta fitxa tekniko bakoitzak azken energiaren urteko aurrezkia definitzen du, jarduera-mota bakoitzari egokitzen zaion kWh-tan neurtuta.
%25etik gorako azalera ukitua duten etxebizitza-eraikinetako inguratzaile termikoa birgaitzea.
Azken inguratzaile termikoaren %25eko edo gutxiagoko azalera ukitua duten etxebizitza-eraikinetako inguratzaile termikoaren zati opakua birgaitzea.
Errekuntza-galdararen ordez, aire-aire, aire-ur, ur-ur edo antzeko bero-ponpa erabiltzea.
Leihoak berritzea edo ordeztea etxebizitza-eraikinetan
Etxebizitza-eraikinen birgaitze sakona.
Jarduketaren xede diren etxebizitza edo eraikinen titularrak, errentariak edo okupatzaileak diren pertsona fisiko edo juridikoak, azken energia-aurrezkiaren eragin positiboa lortzen dutenak.
Bizitegi-sektorearen kasuan, onuradun izango dira birgaitze energetikoko jarduketaren sustatzaileak (jabekideen komunitatea).
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITERD)
Energiaren Euskal Erakundea (EEE)
Enpresa energetikoak dira (gas eta elektrizitate merkaturatzaileak eta petrolio produktuen eta PGLen handizkako operadoreak).
Koordinatzaile nazionalak akreditatutako bitartekariak, EAZ lortzera behartuta dauden subjektuei laguntzeaz arduratzen direnak. Kontsultatu hemen subjektu delegatuen zerrenda.
ENACek ziurtatutakoak, aurrezkiak berrikusten eta ziurtatzen dituzte.
Inbertsioa egin duen pertsona edo erakundea da, eta hirugarren bati laga diezaioke aurrezkien jabetza, kontraprestazio baten truke.
Etxebizitzen sektorean, aurrezte-kalkuluaren sinatzaile gisa arkitektoak prozesuaren figura kritikoak dira. Era berean, gainerako agenteentzat lan egiten duten bitartekariak egon daitezke, hala nola enpresa instalatzaileak edo ingeniaritza-enpresak.
Betebeharpeko subjektuek eta delegatuek soilik eska dezake EAZ-a igortzea, baina erakunde egiaztatzaile baten aldeko irizpena behar dute. Beraz, hainbat bide daude prozesua hasteko:
Arkitektoei, energia-eraginkortasuna hobetzeko obren zuzendari gisa, energia-aurrezkiaren kalkulua eska diezaiekezu (EEE Energia Eraginkortasunaren Ziurtagiria, obren aurretik eta ondoren).
Edo erakunde egiaztatzaile batekin harremanetan jar zaitezke. Kontsultatu hemen Debabarreneko erakunde egiaztatzaileak.
Edo subjektu delegatuekin harremanetan jar zaitezke. Hau da subjektu delegatuen zerrenda.
Kasu guztietan, egoitza-sektoreko fitxen katalogoan aurkituko duzun jarduketari dagokion fitxa bete beharko da. Behin egiaztatu ondoren, EAZ Erregistro Nazionalean inskribatuta geratzen dira, aurrezki-betebehar baten aurka saldu, erosi eta likidatzeko.
Ministerioaren datuen arabera (iturrirako esteka) (2025eko uztaila), aurrezkien jabeek jasotzen duten batez besteko prezioa 115 eta 140 €/MWh artekoa da (iturria: MITECO. 2025/08/31n eguneratutako datuak).