Jardualdia ADITU MATCH #4 – ORBEA | Markaren esentziari forma ematen
Osteguna, irailak 25 9:30 – 11:00
EIDEk, Euskal Diseinuaren Elkarteak, ZELULA SORTZAILEAK proiektuaren barruan, irailaren 25eko ostegunean, ADITU MATCH topaketa berri bat egingo dugu. Topagune horretan, enpresa bultzatzaile batek diseinua txertatzeari eta kudeatzeari eta bere benetako eraginari buruz duen esperientzia partekatuko du. Debabarreneko enpresa txiki eta ertainek eta «in-company» diseinatzaileek edo beren kontura ari direnek erreferentziazko enpresetatik ikas dezaten pentsatutako ekitaldia.
Topaketa honetan ORBEA enpresa izango dugu gonbidatua. Xabier Albizu, diseinu industrialeko arduradunak, ORBEA markaren esentziari forma emateko eta bere produktuetara eramateko prozesua nolakoa izan den azalduko digu. ORBEA erreferentzia da bizikleten merkatuan, pertsonalizazioan liderra eta sektoreko enpresa kooperatibo bakarra.
Topaketak ordubete inguru iraungo du eta ondoren mokadutxo bat izango dugu hizlari eta bertaratuekin lasai hitz egiteko.
Eguna eta ordua
Osteguna, irailak 25 09:30-11:00
Tokia
Debegesa
3 Bis Azitaingo Industrialdea 20600 Eibar