ETE Digitala programako praktika onak

2024-25

Proiektu berrien prozesuaren optimizazioa

Reinerrek automobilgintzako eta medikuntzako proiektu berrien prozesuak aztertu ditu, eskaintzatik ekoizpenera arteko efizientzia hobetzeko helburuarekin. Bi sektoreen arteko desberdintasunak kontuan hartuta, datu-eredu eta fluxu espezifikoak definitu dira, araudiaren eskakizunetara egokituta. Emaitza izan da fluxu bakoitza digitalizatzeko aukera ematen duen eredu dinamiko eta trazagarria, bertsio desberdinduekin, efizientzia eta kontrola hobetuz sektore arautuetan.


Kudeaketa-prozesuak hobetzeko proiektua

Kudeaketa-prozesuen azterketatik abiatuta —merkataritza-zuzendaritza, erosketak, logistika, LTZ eta administrazioa eta finantzak—, hobetzeko aukera nagusiak identifikatu dira, baita eskakizun tekniko eta funtzionalak ere. Horren ondorioz, helburu-sistemen mapa bat definitu da, enpresaren eragiketa- eta antolakuntza-errealitatearekin bat datorrena.

Azkenik, transformazio digitaleko estrategia egokitu bat diseinatu da, eboluzio-fasetan eta jarduera-ildo zehatzetan egituratua.


Mantentze lanen kudeaketa hobetzeko proiektua

Mekalerun-en mantentze-lanen kudeaketa aztertu da, eta sistema eskuzkoa, deszentralizatua eta digitalizatu gabea dela egiaztatu da. Erregistroak paperean egiten dira, egiturarik eta trazabilitaterik gabe, eta mantentze-lanak modu erreaktiboan kudeatzen dira, planifikaziorik eta alerta-sistemarik gabe. Horrek informazioa galtzeko eta dokumentatu gabeko ezagutzaren mendekotasuna izateko arriskua dakar.

ETE Digital programaren bidez, digitalizazio-behar nagusiak identifikatu dira, eta mantentze-lan prebentibo eta zuzentzaileen sistema adimendun bat ezartzeko ibilbide-orria proposatu da. Soluzio horrek honakoak barne hartzen ditu: mantentze-lanak makina bakoitzaren arabera antolatzea, alerta automatikoak ezartzea, dokumentaziorako sarbide erraza izatea eta instalaziotik zuzenean datuak erregistratzeko aukera.

2023

Eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzeko proiektua

EPCren helburua software-tresnarik onena ebaluatzea eta hautatzea da, konparazio-seinaleak azkar bistaratzeko eta motorreko piezen kalitatean arazoak detektatzeko. NDT makinak sortutako datuak aztertu, prozesatu eta bistaratuko dituen soluzio bat bilatzen da. Makina horrek artezketa-erreketak neurtzen ditu Barkhausenen zarata magnetikoaren bidez. Horri esker, agindu baten neurketa guztiak grafiko bakar batean erakutsi ahal izango dira, erroreen detekzioa erraztuz eta kalitate-kontrola hobetuz.


Eraginkortasuna eta errentagarritasuna hobetzeko digitalizazio-plana

Iris Chains errendimendu handiko kateetan aditua da aplikazio industrialetarako eta motorretarako, eta 80 urte baino gehiago ditu. Azken urteetan izan duen hazkunde esponentzialaren ondorioz, enpresa zailtasunak detektatzen hasi zen digitalizazioaren eraginkortasunik ezaren ondorioz, eta horrek eragotzi egiten zuen gero eta handiagoa zen datu-bolumena denbora errealean eguneratzea. Funtsean finantzen, erosketen, salmenten eta merkataritza-kudeaketaren arloei eragiten zien zehaztugabetasun hori konpontzeko, ERPren datuak integratzea eta business intelligence tresnak erabiliz KPIen jarraipena digitalizatzea proposatzen duen azterketa bat egin da.
Neurri horrekin, berehala eguneratutako datuak dituenez, informazioaren zehaztasuna hobetzea, denbora optimizatzea eta erabakiak hartzea erraztuko da.

2022

Fakturen dokumentu-kudeaketaren automatizazioa

Etxerako produktuak eta zerbitzuak garatzen eta merkaturatzen dituen Alfa Hogar enpresak irtenbide bat aztertu zuen posta elektronikoz iristen diren hornitzaileen fakturen datuak (PDF) ERPn automatikoki sartzeko eta kontabilizatzeko

Gaur egun, IA merkataritza-sailean integratzen ari dira (saldu osteko zerbitzua, fakturak kontabilizatzea…).


Digitalizaziorako ekintza-plana

Bronymec, polimeroen banaketan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa da, eta banaketan, mekanizazioan eta fabrikazio aditiboan funtsezko jarduerak ditu. Programaren bidez ekintza-plan bat zehaztu zuten, prozesuaren digitalizazioari eta automatizazioari esker enpresaren barne-eraginkortasuna hobetzeko

Gaur egun aurrera egin dute stockaren kontrolaren digitalizacioan eta eskaintzen automatizazioan.

2021

Prozesuen eraldaketa digitala

Cometel-ek hondakin metalikoen garraio eta tratamendurako soluzioak diseinatu, fabrikatu, instalatu eta doitzen ditu.

Programaren bidez, eraldaketa digitalerako estrategia definitu zuen, eta barne-prozesuak aztertu zituen, lehentasunezko jarduera-ildoak definitzeko.

2020

Manex – Mantentze aditua eta digitala

HRE Automation enpresak 40 urte baino gehiagoko esperientzia du fluido industrialetarako soluzioetan. ETE Digitala programak Manex negozio unitatearen garapena bultzatu zuen bere hastapenetan, marka anitzeko ekipo eta sistema hidraulikoen mantentze prebentibo eta prediktiboan espezializatzen dena. IoT sentsoreak eta datu-analisiak erabiltzen dituzte akatsak, programatu gabeko makina-geldialdiak, osagaien bizitza erabilgarria luzatzea eta segurtasuna hobetzeko. Era berean, mantentze-plan pertsonalizatuak diseinatzen dituzte eta denbora errealean monitorizazioa eskaintzen dute, sistema horietan erabaki eraginkorrak hartzea errazten duena


ERP berria ezartzea

Electricidad Urki-k, mantentze industrialerako soluzioak eskaintzen espezializatua, programaren bidez ERP berri baten ezarpena aztertu zuen, informazioaren zentralizazioa, lan administratiboak eta lanaren kalitatea bermatuz

Gaur egun, ERP berria ezarri dute, eta progresiboki prozesuetan integratzen ari dira.


Administrazio-prozesuen automatizazio

Manufacturas Resort-ek, neurrira egindako malguki eta malguki teknikoen sorta zabal baten fabrikazio espezializatuak, programan parte hartu zuen prozesu administratiboak automatizatzeko helburuarekin.

Horrela, prozesuak digitalizatzea, lehiakortasuna hobetzea eta stock-sistemak denbora errealean kontrolatzea lortu du.

Finantzatzen du: