Enpresen arteko lankidetza eta internazionalizazioa aztertzeko jardunaldia Debegesan

2014-10-03 Iruzkinik ez

Enpresen arteko topaketa antolatu du Debegesak datorren ostiralerako, urriak 10, Debabarreneko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta, “ETEen arteko kooperazioa: kanpoko merkatuetara sartzeko tresna baliagarria” izenburupean. Jardunaldi hau Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Bazkundeak eta eskualdeetako Garapen Agentziek sinatutako akordioaren baitan kokatzen da.

Jardunaldiak enpresen arteko lankidetza izango du ardatz, eta kanpo merkatuetara jotzeko tresna erabilgarri izan dadin oinarrizko kontuak landuko dira. Gainera, eskualdeko enpresekin harremanetan jartzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, eta sortu daitezkeen kolaborazio aukerak aztertuko dira. Gainera, adituen eskutik, proiektuen azterketa egin ahal izango da.

Jardunaldi hau Debabarreneko enpresen profila kontuan hartuz diseinatu da, enpresa txiki eta ertainak, hain zuzen ere.

Jardunaldia Debegesak Eibarren duen egoitzan eskainiko da, goizeko 09:00etik 15:00etara. Izen-ematea doakoa da.

Parte hartu nahi duten enpresek izena eman dezakete on-line debegesa.com atarian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.