Negozioen eskualdatze-prozesuei laguntzea
Zure negozioa eskualdatu edo saldu nahi baduzu, aukerak identifikatzen lagunduko dizugu, eta prozesu horretan lagun diezazuketen erakunde eta/edo enpresekin harremanetan jarriko zaitugu.
Enpresen jarraipena errazteko eta hauen lehiakortasuna hobetzeko programa da, eskualdeko ekonomiaren indarberritzea du helburu. Bi hartzaileri dago zuzenduta:
- Bere negozioa eskualdatzeko interesa duen jabeari.
- Negozio baten erreleboa hartzeko interesa duen erabiltzaileari ala bere negozioa handitu nahi duen enpresari.
Programa honen bidez era pertsonalizatuan, doan eta isilpean eskainiko dizugu laguntza.
Eskualdatu nahi duten negozioak
NEGOZIO BAT ESKUALDATU NAHI?
Honakoa eskainiko dizugu:
- Zure negozioaren egoeraren eta zure beharrei egokitutako diagnostiko pertsonalizatua
- Errelebo bilaketarako negozioaren sustapena
- Eskualdaketarako aholkularitza programa espezializatuetara deribaketa
- Bestelako arazo edo erronkei aurre egiteko aholkularitza eta baliabideen bilaketa
NEGOZIO BATEN ERRELEBOA HARTU NAHI?
Honakoa eskainiko dizugu:
- Erreleboa hartuko duzun negozioaren birplanteamendu estrategikoaren garapenerako aholkularitza
- Baldintza onuragarrietako finantzaketa-lerro ezberdinak eta bestelako finantziazio iturrien bilaketan laguntza
- Zure profilera egokitutako etorkizun oparoa duten negozio egonkorren eskaintza
- Bestelako arazo edo erronkei aurre egiteko aholkularitza eta baliabideen bilaketa
Jarri harremanetan Debegesarekin eta prozesuan lagunduko dizugu: