Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hazilan programari buruzko informazio saioa eskainiko du DEBEGESAk asteartean, hilak 10

Hazilan programari buruzko informazio saioa eskainiko du DEBEGESAk asteartean, hilak 10

2018/04/05
  • Hazilan
  • Lana
Hazilanen bosgarren edizioan izena emateko epea luzatu egin da apirilaren 20ra arte; interesa dutenek debegesa.eus webgunearen bitartez eman dezakete izena.

Debegesa garapen agentziak Hazilan programaren bosgarren edizioa abian jarri du eta datorren asteartean, apirilak 10, informazio saioa eskainiko du egitasmo honi buruzko xehetasunak azaltzeko eta zalantzak argitzeko. Bilera goizeko 12:00etan egingo da Debegesaren egoitzan, Eibarren (Azitain Industrialdea 3 bis).

Informazio saioa egitasmoan parte hartzeko interesa duten guztiei irekita dago. Hain zuen ere, Hazilan programa 20 eta 44 urte bitarteko gazte langabeei zuzenduta dago, goi mailako heziketa zikloa edo unibertsitate ikasketak bukatuta dituztenei. Gazte horien laneratzea du helburu egitasmoak.

Bosgarren edizio hau apirilaren amaieran hasi eta ekainera bitarte luzatuko da. Parte-hartzaileek prestakuntza pertsonalizatua jasoko dute. Lehen fase batean, euren gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza jasoko dute, lan mundura sartzea erraztuko dieten erreminten bitartez, eta proiektuen kudeaketa arloko ezagutza eta trebezia landuko dute metodologia berritzaileen bidez. Bigarren fase batean, enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute. Honela, lan munduko errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izango dute.

Hazilanen bosgarren edizio honetan parte hartzeko izen-emate epea luzatu egin da apirilaren 20ra arte. Interesatuek HEMEN eman dezateke izena. Plaza mugatuak dira.

Orain arte egindako 4 edizioetan 54 lagunek hartu dute parte (30 emakumezko eta 20 gizonezko), eta horietatik 34 lanean ari dira gaur egun.

Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean.

Hazilan programari buruzko informazio saioa eskainiko du DEBEGESAk asteartean, hilak 10