ETIKETA BELTZA

ECOSISTEMA

ETIKETA BELTZA
hemen jaioa

Etiketa Beltza arrazakeria, matxismo, estigmatizazio edo bazterketa sozial eta ekonomikoko esperientziak bizi izan dituzten 13 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako sormen prozesua da. Serigrafia, diseinu eta sorkuntza kolektiboko tailerren bidez, beren bizipenak partekatu dituzte eta euren identitatea irudikatu dute ehun-marka propio batean.

Azaro eta abendu bitartean garatu da proiektua, hiru fasetan antolatutako bederatzi saiotan: diseinua, ekoizpena eta ekonomia solidarioa.

Programak diskriminazio arriskuan dauden gazteen autoespresioa, sormena eta ahalduntzea sustatzea du helburu, baita haien nortasuna eta kide sentimendua indartzea ere. Aldi berean, herritarrak sentsibilizatu nahi ditu desberdintasunaren eta aurreiritzien aurrean, arte-sorkuntzari lotutako ekonomia solidarioko praktikak bultzatu nahi ditu eta talde-lana eta komunitate-prozesuak indartu.