GURE BALIOAK 2011: Gemma Agirregomezkorta
Epaimahaiak nabarmendu zuenez, “iniziatiba, solidaritatea, zintzotasuna, esfortzua, konstantzia eta besteenganako zein euren kulturarekiko errespetua” dira Gemmaren ezaugarri nagusiak. “Gurpildun aulkian egon arren, Gemma oso pertsona ekintzailea da, zintzoa eta solidarioa. Oso gaztetan hasi zen orotariko elkarte eta taldeekin lanean, elbarrituen elkarteak, emakumeen elkarteak edota Hiesak jotako gaixoen eta drogamenpekotasunaren prebentziorako taldeetan”.
Bideoa Gemma Agirregomezkorta
GEMMA AGIRREGOMEZKORTA
Agirregomezkortari 12 urterekin distrofia muskularra diagnostikatu zioten eta gurpildun aulkian dago ordutik.
Bere ibilbidean lan mardula burutu du elbarrien gizarteratze eta laneratzearen alde eta 1985ean Elgoibarko Izpi lantegiaren sorreran lagundu zuen. Ermuko, Eibarko, Elgoibarko zin beste herrietako elbarrituei zuzendutako lantegia da Izpi.
2001ean, Miski elkartea sortu zuen elgoibartarrak. Perun Cuzco zonaldeko komunitateei laguntzea da elkarte honen helburu nagusia, bertako haurren eta, batez ere, neskatilen eskolaratzea bultzatuz. Bere ekimenez bideratutako laguntzari esker 600 bat ume eskolatu dira dagoeneko.