Hazilan express

DEBEGESA garapen agentziak HAZILAN EXPRESS egitasmoa jarri du abian Debabarrenean, langabezian dauden pertsona kualifikatuei lana lortzen laguntzeko. Lan bilaketa prozesua banaka egingo da.

HAZILAN programan parte hartu nahi duten hautagaiek bete beharreko baldintzak:

20 eta 24 urte bitartean izatea

Unibertsitate titulu ofiziala edo goi mailako prestakuntza zikloa egina izatea.

Langabezia egoeran egotea edo ikasketekin bat datorren lana lortu nahi izatea.

Debabarreneko herritarrek lehentasuna izango dute.

Hazilan Express programa berri honetan, banakako aholkularitza egingo da eta egoera aldatzen ez den bitartean, telematikoki izango dira saioak. Programa honetan ez dago praktikak egiteko aurkerarik.

Programa hau itxita dago momentu honetan