Immigrazioa Debabarrenean
Gizarte integrazioa Debabarreneko Plan Estrategikoan jasotzen den giltzarrietako bat da. Norabide honetan aurrera egiteko, eskualdean bizi diren immigrante atzerritarren integraziorako eta bizilagun guztien arteko harreman sozialen normalizaziorako lan prozesu bat abian jarri dugu.
Ildo horretan, 2009 eta 2010 urteetan DEBABARRENEKO IMMIGRAZIOKO EKINTZA PLANAK garatu dira.
Hona hemen plan horiek guztiak:
- Debabarreneko Immigrazio Plana.
- Debako Immigrazio Plana.
- Elgoibarko Immigrazio Plana.
- Mallabiako Immigrazio Plana.
- Mendaroko Immigrazio Plana.
- Mutrikuko Immigrazio Plana.
- Soraluzeko Immigrazio Plana.
Ekintza Plan horiek gizarte eragileek eta Debabarreneko Udaletako teknikariek garatu dituzte; eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak diruz lagundu du. Debegesak koordinatzaile lanak egin ditu.
Ermua eta Eibar aintzindariak izan dira gai honetan eta euren azterketak 2003an eta 2004an egin zituzten hurrenez hurren.
Aurrekariak
2007-2008 urteetan, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Immigrazio Zuzendaritzaren dirulaguntzarekin, DEBABARRENEKO 6 HERRITAN IMMIGRAZIOAREN EGOERAREN DIAGNOSTIKOA EGIN DA: Mutrikun, Deban, Mendaron, Elgoibarren, Soraluzen eta Mallabian; eta eskualdeko immigrazio egoeraren gerturatzea ere egin da.