Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Hiritarrak HAZILAN Lana aurkitzen lagunduko dizugu Debabarreneko HAZILAN 4. edizioko partaideak

Debabarreneko HAZILAN 4. edizioko partaideak

Ezagutu itzazu Debabarreneko HAZILAN-eko 4. edizioko partaideak!

Logoa BALLOON 

 gara; geure arloetara zuzenduriko erronka profesional berrien bila dabilen talentudun disziplina anitzeko taldea gara.

Autogestioaren bidez aurrera daramagun proiektuan ari gara lanean, HAZILAN programan integratua eta Europako Batasunak, Euskadiko Garapen Agentzien Elkarte Garapenek eta Debegesak bultzaturik.

Proiektu honetan konpetentzia profesional ugari garatzeko apustua egin dugu, euren artean: talde lana, ikaskuntza kooperatibo eta dinamikoa, proaktibitatea eta ahalduntzea, gure inguruko enpresa, erakunde eta elkarteek gu ezagutzeko helburuarekin.

 

 

Iker Arrillaga

foto_Iker

Naturaren zalea den Biologo hau, bere alaitasuna eta umorea erabiliz bere inguruan duen jendeari irri bat sortarazteko gai da. 5 urtez atzerrian eman ondoren, aukera berriak bilatzearen eta bere beste pasioa den inguru-heziketan lan egitearen apustua egin du.


“Bizitza bizikleta gainean ibiltzea bezala da; orekari eusteko mugimenduan jarraitu behar duzu

 

 

 

 

 


Eider Duñabeitia

foto_Eider.jpg

Eider zientzialari ordenatua, gogotsua eta moldagarria da, kimikaren arloan zentratutako aukera berrien bila dabilena.  Bere helburua gaitasun profesionalak eskuratzea da, formakuntza akademikoan zehar bereganatutako ezagutzak praktikan jarriz eta talde lanaren bidez.

 

“Bizitzak oztopoak jarriko dizkizu, baina mugak norberak ezartzen ditu”

 

 

 

 


Aitziber Osoro

foto_Aitziber

Arretatsu, adeitsu eta erabakitzailea, taldeko lana du gustoko duelarik .Administraritza lanetan 17 urteren ondoren bereganatutako lan-esperientzia eskaintzeko gogoz beteta, baita ikasteko ere.

Erronka profesional berriei konfiantza eta segurtasun handiagoareekin aurre egiteko prest.

 

Hegazkinak aurkako haizearekin aireratzen dira, inoiz alde.”
 

 

 

 

 

 

Eneko Iturbe

foto_Eneko


Bere zaletasunik handiena ofizio egin du ogibide bihurtu du. Izaera artistikoduneko moda diseinatzaile bat da, diziplina anitzekoa, poliki-poliki ikasi eta hazi nahi du helburu handiak lortzera iritsi ahal izateko: kalitatearekin diseinatu.

 

Hobe da ideia bat buruan obra bat paretean baino”
 

 

 

 



Mireia Iriondo

foto_Mireia

Publizitate ikasketak amaitu ondoren, turismo arloan hezten da. Argazkilaritza eta bidaiatzea pasiotzat dituen elgoibartar honek, atzerrian hainbat esperientzia bizi izan ditu. Konprometitua, ordenatua eta ikasten jarraitzeko gogoarekin, turismo eta administraritza alorretan bere garapen profesional eta pertsonala jarraitzea du helburu.

 

 “Gustoko duzun lanbidea aukera ezazu eta ez duzu sekula lan egin behar
 

 

 

 



Iñaki Larrañaga

foto_Iñaki


Diseinatzea pasio duen arkitektoa da, beti ere jasangarritasun irizpideak sormen handiarekin bateratuz. Pasio hau dela eta gai hauetan espezializatu da eta konpetentzia hauek indartu dituen proiektuetan parte hartu du.

Arkitekto bezala garatzeko talde baten parte izan nahi du eta hauekin batera bere onena ematea lortu.

 

”Enaiz ohiturazko animali bat. Espero gabeko iturrietatik edatea gustatzen zait eta”
 

 

 

 


Elliot Ganchegui

foto_Elliot.jpg

Analitiko, zehatza eta ekimen handiko tolosarra. Kalitatezko ibilbide profesionala eskaintzen duen proiektu baten bila non bere ezagutza teknikoak zein esperientzia internazionala finantza arloan praktikan ipini ditzaken, alde komertziala alde batera utzi gabe.

 

”Inork ez diezazula esan ezin duzula egin”
 

 

 

 

 


Nerea de la Cruz

foto_Nerea


Dinamika, balio anitzak , moldaketetarako erraztasuna, eta lan taldean lan egiteko 
gaitasuna duen pertsona da Nerea.

Administraritza arloan eskuratutako ezagutza guztiak praktikan ipintzea eta horrela esperientzia profesional eta gainditze pertsonal bat lortzea du helburutzat.

 

”Pertsona positibo batek, bere arazoak erronkan bihurtzen ditu eta ez oztopo. Jarrerak, beti hobera egiten du.” 

 

 

 

 


Asier Prieto

foto_Asier

Asier erraztasunez ikasteko gai den pertsona arduratsu eta dinamikoa da. Merkataritza arloko lan postu baten bila dabil non bere heziketa eta lan-esperientziaz baliatuz, enpresak bere helburu orokorrak lortzen laguntzea helburuz eta gainditze pertsonala eta lankidetzaren bitartez.

 

”Esaiozu munduari nahi duzuna, baina lehenago erakutsiozu.”