Ohiko galderak
Nork eska diezazkioke etxebizitzak birgaitzeko diru-laguntzak Eusko Jaurlaritzari?
Etxebizitaren jabeek, usufruktudunek eta alokairuaren ordainagiria aurkeztu dezaketen maizterrek, betiere bere ohiko bizitokia denean.
Ze laguntza mota jaso daitezke?
Laguntzak diru-sarreren arabera aldatu egiten dira.
Zein da Debegesaren papera espedienteen bideratzean?
Debegesak Eusko Jaurlaritzaren aurrean dokumentazioa bideratzen du baina ez du erabakiak hartzeko gaitasunik ez laguntzetan, ezta epeetan ere.
Noiz eta non aurkeztu behar dut dokumentazioa?
Debabarrenekoa bazara, Debegesan entregatu beharko dituzu dokumentuak eta beti ere, gutxienez obrak hasi baino hilabete bat lehenago.
Bigarren etxebizitzarentzat laguntzarik ba al dago?
Ez.
Lokalek eta bajuek ere ba al dituzte laguntzak?
Laguntzak ohiko etxebizitzarentzat izaten dira baina kasu batzuentzat lokalek kreditu bigunak eskuratu ditzazkete.
Maizterrek ere eska al ditzazkete laguntzak?
Bai, beti ere alokairuaren ordainagiriak aurkeztu ditzazketenean eta diru-sarreren parametroetara egokitzen direnean. Inola ere ezin izango dute desgrabazio-fiskalik eskatu.
Zenbat denbora pastatzen dute eskaerari erantzuteko?
Ez dago epe zehatzik, baina azkenaldian denbora dexente pasatzen ari dira, hala ere, obrak hasteko baimena hilabete batean ematen dute.
Nik nahi dudanean hasi al ditzazket obrak?
Ez, Eusko Jaurlaritzaren baimena beharrezkoa da lanak hasi aurretik. Normalean, behin dokumentua aurkeztuta, obra baimentzeko hilabete bat behar izaten dute.
Auzokideen elkarteen laguntzetan, bizi lagun bakoitzak bere dirulaguntzak bakarka izapidetu behar al ditu?
Ez, espediente bakarrean aurkeztu behar dira, laguntza eskatuko duten bizilagun bakoitzaren dokumentazioarekin.