Etxebizitzak Birgaitzeko Zerbitzua
- Kontzientziatzea: eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeak abantaila ugari dituela ikusaraztea eskualdeko biztanleei.
- Laguntzea: eraikinak eta etxebizitzak birgaitzen laguntzea, bai auzokide-elkarteei, jabeei, edota maizterrei.
Birgaitze Zerbitzuak laguntza integrala eskainiko dizu birgaitze-prozesu osoan, bai ekimen pribatua bada, baita auzotarren elkarteen ekimena bada ere.
Informazioa eskainiko dizugu eta Eusko Jaurlaritzaren eta Debabarreneko Udalen aurrean egin beharreko laguntza eskaerak bideratzen lagunduko dizugu.
Auzokideen elkarteak
Auzokideen elkarteek edo etxe-jabeek eskatuz gero, Debegesak kudeaketa eta aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen du, juridikoa zein teknikoa.
Honela, birgaitzea arlo guztietan bultzatu nahi da, “birgaitzearen kultura” guztiengana helarazteko. Guzti honen helburua biztanleen bizi-kalitatea hobetzea da, bai hiriguneetan eta baita herri zein landa eremuetan ere.
Obraren bat burutzeko asmoa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta eskatu txanda:
T.: 943 82 01 10 (Igor)
Kontsultatu hemen etxebizitzak birgaitzeko dirulaguntzak
Birgaitze Jasangarria
Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen baitan, Ihobek eta Debegesak lankidetza hitzarmena sinatu dute Debabarreneko eskualdean birgaitze jasangarria sustatu asmoz. Hitzarmenari esker, Debabarreneko Birgaitze Jasangarrirako Programa jarri da abian, Euskadi mailan bakarra den programa pilotua.