Enplegua eta prestakuntza

Debegesak eskualdean enplegu aukerak sortzea eta pertsonen enplegagarritasuna hobetzea du helburu. Enplegu programen bidez pertsonen gizarteratzea eta lan munduratzea errazten dugu, beti ere, lan merkatuan atzeman diren enplegu beharren arabera.

Debegesa Garapen Agentziak, eskualdeko udalen eta Eusko Jaurlaritzaren nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin batera, enplegu programa eta baliabide ugari jartzen ditu abian urtero, Debegesa eskualdeko langabetuen lan-munduratzea erraztu eta beraien bizitza kalitatea hobetzeko xedez eta oso harreman estua du gure eskualdeko enpresa-sarearekin.

Enplegurako programak

Zure laneratzeko prozesuan lagunduko dizuten programak garatzen ditugu.

Lan eskaintzak

Sartu zaitez eta zure kurrikuluma  bidali interesa duzun lan-eskaintzetarako.

Orientazio zerbitzua

Lan-orientazioa eta enplegu eta formazio zerbitzua Debabarrenean.