Debabarreneko Energia Ataria
Debabarreneko Energiaren Eskualdeko Behatokiak eskualdeko sei herri gipuzkoarrei ematen die zerbitzua (guztira, 73.000 biztanle): Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluze.
Sei udalerrietan energiaren kudeaketarako SIE software bat ezarri da (Energia Informazioaren Sistema) eta honek ahalbidetzen du udaleko energiaren fakturazio egokia kontrolatzea, hornidura energetikoen kontratazioa hobetzea, eta udalerrietako eraikin eta argiztapen publikoko koadro guztiak erregistratzea eta horien portaera aztertzea, eskualderako plataforma bakar batean.
Behatokiak, halaber, bizileku- eta zerbitzu sektorearen energia kontsumoen eta berotegi-efektuko gasen isurien datuak erakusten ditu. Datu hauek Udalsarea21-eko energia eta klimarekin lotutako jasangarritasun indikadoreak erabiliz kalkulatu dira.
Energiaren Behatokia ezarri duen Euskadiko bigarren eskualdea da Debabarrena. Energiaren kudeaketarako proiektu berritzaile hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egin da.
Sar zaitez Debabarreneko Energia Atarian:
DEBABARRENEKO ENERGIA ATARIA