Debabarrena Turismo
Gipuzkoa eta Bizkaia artean, geografikoki kokapen pribilegiatua duen bailara da Debabarrena, Euskal Herriko paisaia, kultura eta tradizio dibertsitate aberatsa osatzen duen lurralde paregabea.
www.debabarrenaturismo.com
Debabarrena eskualdea
Debabarrenera etorrita, bisitaria txundituta geratuko da hain irudi desberdinen aurrean: Deba eta Mutriku arteko itsasertz ikusgarria batetik; Mendaroko edota Eibar, Elgoibar eta Soraluzeko paisaia industriala bestetik, edota Olatz, Lastur eta Kilimon-eko haran ezkutuak.
Eskualdeko ibilbideetan barrena, bisitaria ezkutuko txoko ederretara helduko da. Ermua eta Mallabian eskualdea Bizkaiko lurretan barneratzen da.
Turismo Aktiboa
Natura, abentura eta akzioa atsegin badituzu, Debabarrena aukera ona da zuretzat. Buzeoa, piraguismoa, surfa, itsas-irteerak, zaldi-irteerak, paintball, BTT, mendi-ibilbideak, espeleologia... bada aukera gure eskualdean!
Gainera, ostatu eta jatetxeen eskaintza zabala eskaintzen dizugu, zure egonaldia bikaina izan dadin!