Kontziliazioa
Debegesak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lankidetza eta Berdintasun Sailaren laguntzarekin, DEBABARRENEKO INDUSTRIA AROLOKO ENPRESETAN BIZITZA PERTSONALA, FAMILIA ETA LANA BATERAGARRI EGITEKO ABIAN DIREN NEURRIEN DIAGNOSTIKOA aurkeztu zuen 2011ko ekainean. Horretarako, eskualdeko 54 enpresen erantzunak jaso zituen.
Ikerketaren helburu nagusia Debabarreneko eskualdeko enpresetan bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko ezarrita edota ezartzeko aukerak dituzten neurriak ezagutzea da, enpresa hauen benetako egoera ezagutu eta iradokizun eta ekintza ildoak proposatu ahal izateko.
Jarraian interesgarriak izan daitezkeen dokumentuak dituzu:
- Debabarreneko enpresetako bateratze egoerari buruzko aurkezpena.
- Txostena: Debabarreneko enpresetako bateratze egoera.
- Gipuzkoako enpresetan bateratzea kudeatzeko gida. ADEGI.
Bestalde, 2011ko ekainaren 17an bateragarritasunaren gainean Radio Eibarren emititu zen solasaldia entzun ahal izango duzu. Bertan parte hartu zuten Emakundeko Zuzendari Maria Silvestrek; Isabel Vaquero Adegiko Pertsonen Kudeaketa eta Lan Harremanen saileko teknikariak; eta Fracisco Febrer Teknikerreko Pertsonen eta Antolakuntza saileko kideak.