Genero gabeko lan orientazioa
GENERO GABEKO LANBIDE ORIENTAZIO EKINALDIA
Ekinaldi honek helburu nagusitzat du, alde batetik, gizarteak eta familiak eragindako sexu-estereotipoak baztertzen laguntzea; eta, beste aldetik, euren buruengan segurantza sendotu ehinean, autonomia eta burujabetasuna lortzeko motibazioarekin, neskek genero baldintzapenik gabeko lanbide-aukera egin dezaten. Neskekin zein mutilekin burutu izan da lana.
Helburu zehatzak:
- Ikasleria kontuarazi norberaren ikasketa-etorkizunari dagozkion erabakiak sexu-estereotipoetatik at har ditzan.
- Heziketa eta lanbide hautaketa Gizon-Emakumeen arteko Aukera Berdintsutik egiteko ahalmena eman.
- Beste sexuarekin lotutako lanbide tipikoetan ari diren gizon zein emakume eredutzat eskaini.
- Jarraibidea eskaini eta irakasleria ( tutoreak eta orientabideko langileak) sensibilizatu beren ikasleak bidera ditzan bokazio-aukeraketa ez-sexista baten alde.
EKINTZAK
INFORMAZIOA - SENSIBILIZAZIOA
- Tutoreei eta orientabideko langileriari zuzenduta:
- Inguruko enpresei bisitaldiak.
- Boletin Elektroniko baten argitalpenaren bidez baliabideak eta esperientziak zabaldu.
- Lan-gida baten argitalpena. Ikasunitate errazen bidez, ikasleak norbanako lanbidea pentsatzen hasten direnean, irakasleek orientabiderako hastapenak izan ditzaten .
- DBHko ikasleriari zuzenduta:
- Enpresei bisitaldiak. Teknika eta teknologia arloan ari diren enpresen irudia desmitifikatu, horretarako, jakinarazi egunez egun erabiltzen diren prozesuak, baliabideak, e.a.
- Bete beharreko ekintzentzat material lagungarria: ekinaldian parte hartuko dutenentzat banatuko diren karpetak.
HEZIKETA
- Tutoreei eta orientabideko langileriari zuzenduta: lan-errealitateari gerturatzeko informazioa.
- Ikasleriari zuzenduta: estereotipo sexistetik at informazio gaurkotua lan merkatuari buruz, ikasketa hautaketa eta irtenbide profesionalei buruz, baita norberaren gustuei, interesei eta laneratze irtenbideei buruz ere.
Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak; Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak (Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentuak); Gipuzkoako Lurralde Historikoan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten jardueretarako laguntzak 2009 esparruan; DEBEGESArekin batera finantzatu du.
DESKARGATZEKO MATERIAL PEDAGOGIKOA
1. Irakasleentzat materiala
1. Boletina - 2010ko Martxoa
2. Boletina - 2010ko Urria
3. Dinamikak
Dinamika 1 Nor bere buru ezagutzea - Genero Estereotipoak
Dinamika 2 Nor bere buru ezagutzea II - Zer lortu dut eta nola egin dut
Dinamika 3 Nor bere buru ezagutzea III - Zer baloratzen dut lanean
Dinamika 4 Lan Merkatua I- Etxeko Lan Banaketa
Dinamika 5 Lan Merkatua II - Lan Iragarkiak
Dinamika 6 Lan Merkatua III -Nire intereseko sektorearen analisia
Dinamika 7 Jomugak eta helburuak
Dinamika 8 Eskualdeko egitura ekonomikoa
4. Karpeta