Aukera berdintasuna
GENERO GABEKO LANBIDE ORIENTAZIO EKINALDIA
Helburu zehatzak:
- Ikasleria kontuarazi norberaren ikasketa-etorkizunari dagozkion erabakiak sexu-estereotipoetatik at har ditzan.
- Heziketa eta lanbide hautaketa Gizon-Emakumeen arteko Aukera Berdintsutik egiteko ahalmena eman.
- Beste sexuarekin lotutako lanbide tipikoetan ari diren gizon zein emakume eredutzat eskaini.
- Jarraibidea eskaini eta irakasleria ( tutoreak eta orientabideko langileak) sensibilizatu beren ikasleak bidera ditzan bokazio-aukeraketa ez-sexista baten alde.
EKINTZAK
- Tutoreei eta orientabideko langileriari zuzenduta:
- Inguruko enpresei bisitaldiak.
- Boletin Elektroniko baten argitalpenaren bidez baliabideak eta esperientziak zabaldu.
- Lan-gida baten argitalpena. Ikasunitate errazen bidez, ikasleak norbanako lanbidea pentsatzen hasten direnean, irakasleek orientabiderako hastapenak izan ditzaten .
- DBHko ikasleriari zuzenduta:
- Enpresei bisitaldiak. Teknika eta teknologia arloan ari diren enpresen irudia desmitifikatu, horretarako, jakinarazi egunez egun erabiltzen diren prozesuak, baliabideak, e.a.
- Bete beharreko ekintzentzat material lagungarria: ekinaldian parte hartuko dutenentzat banatuko diren karpetak.
HEZIKETA
- Tutoreei eta orientabideko langileriari zuzenduta: lan-errealitateari gerturatzeko informazioa.
- Ikasleriari zuzenduta: estereotipo sexistetik at informazio gaurkotua lan merkatuari buruz, ikasketa hautaketa eta irtenbide profesionalei buruz, baita norberaren gustuei, interesei eta laneratze irtenbideei buruz ere.
Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak; Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak (Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentuak); Gipuzkoako Lurralde Historikoan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten jardueretarako laguntzak 2009 esparruan; DEBEGESArekin batera finantzatu du.
DESKARGATZEKO MATERIAL PEDAGOGIKOA
1. Irakasleriarentzat materiala
1. Boletina - 2010ko Martxoa
2. Boletina - 2010ko Urria
3. Dinamikak
Dinamika 1 Nor bere buru ezagutzea - Genero Estereotipoak
Dinamika 2 Nor bere buru ezagutzea II - Zer lortu dut eta nola egin dut
Dinamika 3 Nor bere buru ezagutzea III - Zer baloratzen dut lanean
Dinamika 4 Lan Merkatua I- Etxeko Lan Banaketa
Dinamika 5 Lan Merkatua II - Lan Iragarkiak
Dinamika 6 Lan Merkatua III -Nire intereseko sektorearen analisia
Dinamika 7 Jomugak eta helburuak
Dinamika 8 Eskualdeko egitura ekonomikoa
4. Karpeta
- “Kudeazan- Emakumeak eta Kudeaketa” Programa. Emakumea zuzendaritza lanetara sartzen laguntzeko proiektua. Enpresa-kudeaketan oinarritutako prestakuntza proiektua da eta eskualdeko ETEetan lan egin eta perfil administrazoa duten emakumeei zuzenduta dago. Ikus Memoria.
- “Emakumeak Industriara erakartzen” Proiektua. Proiektu hau Debabarreneko hezkuntza-zentroekin batera aurrera eraman dugu. Bere helburu nagusia ikasleek euren ibilbide profesionala industriaren eremuren batean egiteko aukera baloratzea da. Honela, orain arte emakumeek presentzia gutxi izan duten industria proiekzioa duten espezialitate tekniko eta teknologikoetara sartzeko aukera izango lukete. Izan ere, esparru hauetan dago gure eskualdean lan aukera gehien. Informazio gehiago Dokumentu honetan (PDF, 695 Kb, 62 orrialde).
- Autoenplegu ikastaroak. Enpresa-proiektu propioa martxan jarri nahi duten emakumeei zuzendutako ikastaroak. Ikastaro eskaintza Debegesan: 943820180.
- Debabarreneko Udalek eta Debegesak duten proiektu komuna. Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnostiko eta planen egituraketa udaletan eta Debegesan.
- Memoria del Fondo Social Europeo Objetivo 3, P.O. 2000-2006. Ikusi dokumentua (1,54 Mb, 214 orrialde)