Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Agenda Eibar: Enplegurako programa. ESPERIENTZIA +45

Eibar: Enplegurako programa. ESPERIENTZIA +45

Gutxienez 5 urteko lan-esperientzia duten 45 urtetik gorako pertsonak birbideratzeko eta lanean berkokatzeko proiektua. Eibarko Udalak diruz lagunduta. Debegesak antolatuta.
Noiz 2019/12/16 14:40
2020/03/27 14:40
Non DEBEGESA, Pol. Industrial Azitain, 3,bis EIBAR
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 943820110
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Proiektuaren helburuak:
Enplegagarritasuna hobetzea.
Autoenplegura hurbiltzea.
Lan merkatuan berrezartzea.
Nori dago zuzenduta: gutxienez 5 urteko lan esperientzia duten 45 urte edo gehiagoko Eibarko
langabetuak, formakuntzarekin edo gabe.
Bete beharreko baldintzak:
Langabezian egotea.
45 urte edo gehiago izatea eskaera egiterakoan.
Eibarren erroldatutakoa izatea.
Gutxienez 5 urteko lan esperientzia edukitzea.
Gaztelaniaz, mintzatuan eta idatzian, ulermen maila egokia izatea.
Eskaera egiteko epea: abenduaren 9tik 20ra arte (biak barne).

Tramitazio kanalak:
Presentzialki, PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, (Udaletxea, beheko solairua,
Untzaga plaza 1).
Elektronikoki, udal webgunetik: www.eibar.eus. Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital
bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, etab.) edukitzea beharrezkoa da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Parte hartzeko eskaera: gutxienez 5 urteko lan-esperientzia duten pertsonak birbideratzeko eta
berkokatzeko proiektua (
Esperientzia+45) deritzon eskaera-orria behar bezala beteta (eredua
PEGORAn eta Udalaren webgunean dago eskuragarri,
www.eibar.eus).
Eskatzailearen NANa edo horren baliokidea den beste dokumenturen bat.
Lan Eskaeraren alta eta Berritze Dokumentua (DARDE), eta izena emandako aldien
ziurtagiria/txostena (LANBIDEk emana).
Lan bizitza edo curriculum vitae eguneratua.
Programaren iraupena: 3 hilabete.
Aurreikusitako bukatzeko data: 2020ko martxoa.

Programaren edukiak:
1. Partaideen aukeraketa eta ongi etorria.
2. Norberaren gaitasunaren lanketa.
3. Gaitasun profesionalen lanketa.
4. Autogestioaren taldea.
5. Automarketinga.
6. Autoenplegura hurbiltzea.
7. Banakako saioak eta laguntza.
8. Jarraipena bukatu osteko talde saioak


Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

« Maiatza 2020 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031