Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Agenda DEBABARRENA INTEGRA-BAT EGINEZ (15. edizioa)

DEBABARRENA INTEGRA-BAT EGINEZ (15. edizioa)

ARMERIA ESKOLAKO ELKARTEAK (AEE) lideratua eta Eusko Jaurlaritzako, Enplegu eta Gizarte Politikoetako Sailak diruz-lagundua izango da.
Noiz 2020/09/17 14:25
2021/06/07 14:25
Non EPA Eibarko eraikuntzan eta Armeria Eskolan.
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 615 775 556
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

 

PROGRAMAK 2 fase izango ditu:

I. FASEA: 

  • GAZTELERA INTENTSIBOA eta MATEMATIKETAKO FUNTSEZKO ERAGIKETAK (186 ordu): EPAk irakatsia 2020ko IRAILAREN 17tik 2021eko URTARRILAREN 26era (Astelehenetik-ostegunera 11:00-14:00), EPA Eibarko eraikuntzan
  • TRIGONOMETRIA (20 ordu): 2021eko URTARRILAREN 27tik 2021eko OTSAILAREN 10era (Astelehenetik-ostiralera 11:00-14:00), ARMERIA ESKOLAN

II. FASEA: 

  • FMEE0108 FABRIKAZIO MEKANIKOKO ERAGIKETA OSAGARRIAK (400 ordu + 40 ordu PPNL = 440 ordu) Armeria Eskolak (AE) irakatsia, (Astelehenetik Ostiralera 14:30-19:45) ARMERIA ESKOLAKO eraikuntzan. Lan-Administrazioak akreditatutako 1. mailako Profesionaltasun Ziurtagiri bat da.  Gainditzen dutenek, praktiketako modulua egin ahalko dute. Ondoren, KURRIKULUMA eta LAN-ELKARRIZKETA landuko dituzte DAITEKE Gizarte Aholkularitzaren eskutik.

EGUTEGIA: ikusi hemen

Partehartzaileek ezin dute euren hizkuntzan analfabetoak izan. Gutxienez batuketak, kenketak, biderkaketak eta zatiketak egiten jakin behar dute eta gazteleraz komunikatzeko gai izan behar dira. Horretarako, gaztelera eta matematiketako froga bat egingo zaie. Ez badute gainditzen, ohikoa den prozedura jarraitu beharko dute EPAk eskaintzen dituen alfabetatze ikastaroetan inskribatuz. Interesatuek, Lanbiden izena emanda egon beharko dute.

Aurreinskripzioa, 615 775 556 telefono zenbakiaren bitartez edo Armeria Eskolako 104 Bulegora bertaratuz egin daiteke.

Sarbide froga: ARMERIA ESKOLA |Irailaren 14an, 10:00etan

« Abuztua 2020 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31