DEBABARRENEKO GIZARTERATZE- ETA LANERATZE-SAREA. Baztertze egoeran edo baztertze arriskuan dauden pertsonen formakuntza eta enplegurako sarean eta elkarlanean oinarritutako eskualdeko apustua
Zer da Sarea?
Lan-merkatuan sartzeko edo enpleguari eusteko zailtasunak dituzten pertsonak laneratzearekin zerikusiren bat duten eragileen koordinazioko, lankidetzako eta baterako laneko esparru egonkor bat da sarea. Horren helburua da eragile horien esku-hartzeak eraginkorragoak izatea edo ingurunera egokitutako erantzun berriak garatzea.
Kideak
Eskualdeko ia 30 eragilek osatzen dute Debabarreneko Gizarteratze Sarea. Sarearen helburua honako hau da: Lan koordinatuaren eta elkarlanaren bidez, arlo honetan eskualde-mailan jarduten duten eragileen gizarteratze- eta laneratze-prozesuak hobetzea, gizarte-egoera ahulean dauden pertsonen gizarteratze eta laneratze handia lortzeko.
